Waking Ned

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Waking Ned
Filma
Jatorrizko izena Waking Ned
Urtea 1998
Generoa film komikoa
Herrialdea Erresuma Batua
Frantzia
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 87 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Man eta Cregneash
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Kirk Jones Itzuli
[[Kategoria:Kirk Jonesek Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Kirk Jones Itzuli
[[Kategoria:Kirk Jonesek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ian Bannen
David Kelly
Fionnula Flanagan
Susan Lynch
James Nesbitt




Ekoizpena
Ekoizlea Richard Holmes Itzuli
[[Kategoria:Richard Holmesek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Canal+
Bestelako lanak
Musikagilea Shaun Davey
Argazki-zuzendaria Henry Braham Itzuli
Kanpo loturak

Waking Ned, AEBtan Waking Ned Devine (euskaraz "Ned Esnatuz" edota "Ned Devine Esnatuz") 1998ko Kirk Jones ingeles zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. Protagonista nagusiak Ian Bannen, David Kelly eta Fionnula Flanagan aktoreak izan ziren.

Filma Irlandako fikziozko Tulaigh Mhór edo Tullamore herrian girotua dago, baina benetan Man uhartean filmatu zen. Amaierako unean nahiz kredituetan Liam Ó Maonlaí abeslariak The Parting Glass hiberno-eskoziar abestia abesten du.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jackie O'Shea eta Michael Sullivan (Ian Bannen eta David Kelly) 52 biztanle besterik ez dituen Irlandako kostaldeko Tulagh Mhór udalerrian bizi diren bi lagun adindu dira, behinola herriko norbait Irlandako Loteria Nazionalaren zenbaki sariduna irabazi duela jakin dutelarik, Annie-ren (Fionnula Flanagan) laguntzaz sariduna nor ote den jakiten saiatuko dira. Amu gisa, oilaskoz osatutako afari bat sukaldatu eta susmagarrien zerrenda murriztu asmoz herritar guztiak afari horretara gonbidatuko dituzte, baina herritar bat ez da azalduko, hain zuzen ere, Ned Devine (Jimmy Keogh). Bi adiskideak afaria eramateko aitzakiaz Neden etxera doazenean barnean Ned hil berriaren gorpua topatuko dute, ustez Irlanda osoko loteriaren irabazle delakoaren zirraraz bihotzekoak jota zendua. Euren lagunaren heriotzarekin lurjota, Jackiek Nedek herritar guztiekin loteriaren saria banatu nahi duela amesten du, izan ere, Nedek ez baitu saria eskatuko luken senitarteko bakar bat ere. Arrazoi honengatik eta nahiz eta Annie aurka egon, O'Shea eta Sullivanek hilberriaren postua hartu eta handik gutxira herrira ailegatuko den loteria inspektorea (Adrian Robinson) engainatzen saiatuko dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]