Justo Garate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justo Garate
Bizitza
JaiotzaBergara1900eko abuztuaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMendoza1994ko uztailaren 2a (93 urte)
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea
La Platako Unibertsitate Nazionala
Friburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta medikua
Jasotako sariak
KidetzaEuskaltzaindia
Izengoitia(k)Eneko, Eneko Mitxelena, Eneko Zilueta, Elo, Elorregi eta Txeru Arriola

Inguma: justo-garate-arriola-1900-1994 Literaturaren Zubitegia: 466

Justo Garate Arriola (Bergara, Gipuzkoa, 1900ko abuztuaren 5a - Mendoza, Argentina, 1994ko uztailaren 2a) sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea izan zen. Goitizen ugari izan zuen: «Eneko», «Eneko Mitxelena», «Eneko Zilueta», «Elo», «Elorregi», edo «Txeru Arriola».

Madrilen eta La Platan (Argentina) egin zituen medikuntzako ikasketak. Euskaltzain urgazle izendatu zuten, euskal kulturaren alde egin zuen lan handiarengatik. Espainiako Gerra Zibilaren garaian Argentinara erbesteratu zen.

Revista Internacional de los Estudios Vascos, Eusko Jakintza, Munibe, Gernika, Príncipe de Viana aldizkarietan eta Boletín Americano de Estudios Vascos eta Euskalerriaren Adiskideak elkarteko argitalpenetan eman zituen argitara lan aipagarrienak.

Doctor honoris causa izendatu zuen Euskal Herriko Unibertsitateak 1982. urtean. Mendozan (Argentina) bizi izan zen.

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Guillermo de Humboldt. Estudio de sus trabajos sobre Vasconia (1933)
  • Ensayos euskarianos (1935)
  • La época de Pablo de Astarloa y Juan Antonio Moguel (1936)
  • El viaje español de Guillermo de Humboldt (1799-1800) (1946)
  • Viajeros extranjeros en Vasconia (1942)
  • Cultura biológica y arte de traducir (1943)
  • El carlismo de los vascos (1980)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sarrionandia, Begoña: Justo Garate eta Arriola Doktorearen biografia. - Egan, 2001-1/2, 5-7.
  • Ascunce Arrieta, José Ángel (2000): Justo Gárate Arriola. Manuel Lekuona saria. Donostia: Eusko Ikaskuntza. ISBN: 84-8419-961-4
  • Gallastegi Altube, Victoriano; Goiriena de Gandarias y Gandarias, Juan José eta Ibarretxe Markuartu, Juan José (2000): Justo Garate. Lankidetzan, 5, Donostia: Eusko Ikaskuntza. ISBN: 84-89516-94-4

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]