Wankel motor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Municheko (Alemania) Deutsches Museumean ikusgai dagoen Wankel motor baten ebaketa.

Wankel motorra barne-errekuntzako motor mota bat da, Felix Wankelek asmatua. Aldizkako pistoiak erabili beharrean errotore batzuk erabiltzen ditu. Wankelek motor birakari hau 1924an asmatu zuen baina agerikoa 1929an lortu zuen. 40ko hamarkadan diseinua hobetzeaz arduratu zen. Eta 50 eta 60ko hamarkadetan esfortzu handiak egin ziren Wankel motor birakaria hedatzen. Bereziki interesgarriak ziren modu leun eta isil baten funtzionatzen baitzuten, matxura gutxirekin, beraren diseinuaren soiltasunari esker.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wankel motorrak barne errekuntzako motorraren lau aldiak garatzen ditu: sarrera, konpresioa, espantsioa eta ihesa. -Sarrera: Aurreko zikloko gasak iheseko lunbreratik kanporatzen dira eta nahaste berria sarrerako lunbreratik sartzen hasten da. Errotorea ardatzak bilatu ahala, ganbararen bolumena handitu eta nahastea hartzen hasten da, sarrerako lumbrera irekita dagoenez. -Konpresioa: Sarrerako lumbrera itxita geratu da eta ganbara bolumena txikitzen hasten da. Nahastearen konpresioaren unea da. Ganbarak bolumen txikiena duenez, nahastearen konpresioa handiena da. Une honetan, bujiak txinparta sorrarazi eta nahasteak su hartzen du. -Espantsioa: Errekuntzak sortutako gasen presioak errotorea bortizki birarazi eta higidura hau ardatz eragileari komunikatzen zaio, pinoi-koroa engranajearen bitartez. Nahastearen espantsioaren unea da, eta lan erabilgarria gertatzen da. -Ihesa: A lunbrerak iheseko lumbrera irekitzen du eta erretako gasak errotoreraen higidurak bultzatuta kanpora irteten dira. Hala, zikloa osatzen da. Horrenbestez, errotorearen bira bakoitzeko hiru ziklo oso gertatuko dira. Ondorioz, esan liteke Wankel motorrak hiru zilindroko eztanda motor batek bezala funtzionatzen duela. DESABANTAILAK ETA ABANTAILAK Biraketa-mugimendua pistoitik edo errotoretik eskuratzen da zuzenean, eta horixe da, hain zuzen ere, motor honen ezaugarri nagusia. Pistoia triangeluarra da, eta bere hiru ganbera erradialetan ondoz ondo sortutako errekuntzak bultzatuta egiten du bira. Errotorearen bira batean sarrerako, konpresioko, espantsioko eta iheseko prozesuak burutzen dira, errotorearen hiru aldeetako bakoitzean. Hiru zilindroko lau aldiko motorraren antzera jarduten du, baina motor birakarian hiru leherketa sortzen dira bira bakoitzean. Atzeraurrerako pistoiko motorrean mugimendu lerrozuzena lortzen da joan-etorrian, eta mugimendu hori, gero, biraketa bihurtzen da biela eta biraderaren mekanismoari esker. Pistoiaren atzeraurrerako mugimenduaren bidez sortutako indarrek higadura irregularrak eta desorekak eragiten dituzte, eta, horiek, era berean, bibrazioak sortzen dituzte motorrean, Motor birakariak, aldiz, abantaila nabarmenak ditu eremu horretan; izan ere, leunago dihardu, eta, horregatik, bira-kopuru handiagoa lor dezake. Errotorearen biraketak kontrolatutako leihoen bidez gauzatzen dira sarrerako eta iheseko prozesuak; ez da banaketa-sistemarik erabiltzen, beraz. Motor birakaria mekanikoki soil-soila da, eta pieza gutxi batzuk besterik ez ditu mugimenduan edukitzen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Felix Wankel alemaniarrak, 1957an, pistoi birakariko motorra probatu zuen arrakasta handiz, eta asmatzailearen deitura eman zioten; hau da, Wankel motorra. Motor birakariak 1588tik proposatu ziren, baina hirurehun urte gehiago itxaron behar izan ziren haietako bat eraiki ahal izateko. Lehenengo, Otto zikloko motorraren garapena izan zen, 1876an, eta automobilaren asmakuntza 1896an. 1759an, Vatio de Jamesek pistoi birakariak zituen lurrunezko motor bat fabrikatu zuen, 1903an Juan Cooleyk Wankel tipoko motor bat egin zuen, eta 1908an Umplebyk barne errekuntzari aplikatu zion. Ez zen inoiz burutu. 1936an Felix Wankelek patente bat eskuratu zuen bere motor birakarirako. 1959an N.S.U izeneko fabrika alemaniar batek Felix Wankel ingeniariak asmaturiko motorra egoera esperimental batera iritsi zela. Motor horretan enpresa garrantzitsuek lan egin dute: Curtiss-Wright, Estatu Batuetan; Alemanian, Mercedes Benz; Fitchels-Sans eta Japonen Toyo-Kogyo. Gainera, Perkins, Rolls-Royce, Fiat, Renault, Citroën eta Volkswagen, modu batera edo bestera interesatu ziren. Zailtasun asko izan ditu, baina oraindik problema batzuk edukitzen jarraitzen ditu.