Edukira joan

Deutsches Museum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Deutsches Museum
Deutsches Museum gauez Irudi gehiago
Map
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeBavaria Garaia
Unibertsitate-hiriMunich
Borough of MunichLudwigsvorstadt-Isarvorstadt
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data1903ko ekainaren 28a
Webguneahttp://www.deutsches-museum.de/

Deutsches Museum edo Deutsches Museum von Meisterwerken der Naturwissenschaft und Technik (euskaraz Alemaniar Museoa edo Natur Zientzia eta Teknologia Ereduen Alemaniar Museoa) Alemaniako Bavaria estatuko Munich hirian dagoen museo bat da. Berez, gai honi buruzko mundu osoko museorik handiena da, urtero 1,5 milioi bisitari inguru bertaratzen direlarik. Museo guztian zehar ibili eta erakusketak ikusteko 8 egun inguru behar direla kalkulatu izan da.

Museo honen asmoa bisitari eta zaletuei zientzia, ingeniaritza eta teknologiaren inguruko argibide eta jakintzak erakustea da.

1903ko ekainaren 28an Oskar von Miller ingeniariak fundatu zuen eta 1906ean aldi batetarako erabili ziren areto batzuetako erakusketak jendeari ireki zitzaizkion. Eraikin nagusia 1925ean 10 urteko atzerapenaz ireki zen. 1932an liburutegiak jarraitu zion eta 1935ean biltzar etxeak.

Bigarren Mundu Gerran zehar kalte larriak jasan zituen, halere 1948. urterako berriz ireki zen. 1984an hegazkingintza eta zientzia espazialen inguruko areto berri bat ireki zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]