WarGames

Wikipedia, Entziklopedia askea

WarGames (euskaraz Gerra Jokoak) 1983ko John Badham estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Bertan, Matthew Broderick, Dabney Coleman, John Wood eta Ally Sheedy aktoreek antzeztu zuten.

Gerra Hotzaren garaiko azken urteetan girotua dago, AEBtako ezkutuko sistemetan infiltratu nahi duen hacker gazte baten istorioa azaltzen delarik. Estreinatu eta urte dexentera ere, filmak ikusleen harreta bereganatu ohi du, etorkizuneko internet garaia eta espioitza zibernetikoaren aurreiragarpena izan baitzen.

Filma honetan Gerra Hotzaren aipamen garbia den eta garai hartan ospatesua bilakatu zen esaldi hau aipatzen da:

« Joko bitxia. Irabazteko dagoen mugimendu bakarra ez jokatzea da.

(A strange game. The only winning move is not to play.)

»
WOPR

Hiru Oscar Sarietarako izendatua izan zen. Filma DEFCON bideojokoan oinarritu zen.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

David (Matthew Broderick) garaiko segurtasun sistema aurreratuenak gainditu eta kode sekretu ezkutukoenak ere bereganatu ditzazkeen Seattle hiriko institutu batetako hacker gazte bat da. Baina ustekabean AEBtako Defentsa Saileko ordenagailuarekin konektatzen denean beretzat jolas edo denborapasa bat besterik ez dena korapilatu egingo da, konputagailu hori estatubatuar nuklear defentsa sistemaren arduraduna baita. Honela, mutil gazteak nahi gabe kontrolatzea oso zaila den egoera arriskutsu bat piztuko du. Bere neskalaguna (Ally Sheedy) eta beste hacker buruargi baten laguntzaz erlojuaren aurkako laisterketa batean Hirugarren Mundu Gerraren hasiera ekiditen saiatuko da.

Pertsonaiak

Kanpo loturak