Hirugarren Mundu Gerra
Hirugarren Mundu Gerra kontzeptua Bigarren Mundu Gerra ondorengo balizko mundu mailako gatazka militar bat definitzeko erabili den terminoa da. Bigarren Mundu Gerra amaieran txikizio handiak sortzen dituzten lehergailu atomikoak erabili ziren; ondorengo urteetan arma atomikoen erabilera zabaldu egin zen: Ameriketako Estatu Batuak izan baziren lehenengoak, laster ere Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, Frantzia, Israel, Txina, Erresuma Batua eta beste herri batzuk herri-nuklearren taldean sartu ziren. Gaur egun biltegi nuklearretan gordetzen diren armek mundua birrintzeko eta gehiago egin zezaketeen.
Izenaren erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gatazka desberdinetan erabili izan da. Egile batzuek gertaera historiko hauetan erabili dute:
- Gerra Hotza (1945-1991)
- Koreako Gerra (1950-1953)
- Suezko krisialdia (1956)
- Kubako Krisialdia (1962)
- Terrorismoaren aurkako gerra (2001 ondoren)
Kasu hauetan guztietan mundua kolapsotik gertu egon zen, hau da, misil atomikoen jaurtiketaren puntuan.
Kontzeptua artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarren Mundu Gerraren kontzeptua zientzia-fikzioan oso erabilia izan da: eleberrietan, komikietan, zineman... Adibide batzuk jasoko ditugu:
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- H.G. Wells: The War of the Worlds, (1953)
Zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Day the Earth Stood Still, Robert Wiseren filma (1951)
- On the Beach, Stanley Kramerren filma (1959)