WarGames
WarGames (euskaraz Gerra Jokoak) 1983ko John Badham estatubatuar zinema zuzendariaren thriller filma bat da. Bertan, Matthew Broderick, Dabney Coleman, John Wood eta Ally Sheedy aktoreek antzeztu zuten.
Gerra Hotzaren garaiko azken urteetan girotua dago, AEBtako ezkutuko sistemetan infiltratu nahi duen hacker gazte baten istorioa azaltzen delarik. Estreinatu eta urte dexentera ere, filmak ikusleen harreta bereganatu ohi du, etorkizuneko internet garaia eta espioitza zibernetikoaren aurreiragarpena izan baitzen.
Filma honetan Gerra Hotzaren aipamen garbia den eta garai hartan ospetsu bilakatu zen esaldi hau aipatzen da:
« | Joko bitxia. Irabazteko dagoen mugimendu bakarra ez jokatzea da. (A strange game. The only winning move is not to play.) |
» |
WOPR |
Hiru Oscar Sarietarako izendatua izan zen. Filma DEFCON bideojokoan oinarritu zen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
David (Matthew Broderick) garaiko segurtasun sistema aurreratuenak gainditu eta kode sekretu ezkutukoenak ere bereganatu ditzazkeen Seattle hiriko institutu batetako hacker gazte bat da. Baina ustekabean AEBtako Defentsa Saileko ordenagailuarekin konektatzen denean beretzat jolas edo denborapasa bat besterik ez dena korapilatu egingo da, konputagailu hori estatubatuar nuklear defentsa sistemaren arduraduna baita. Honela, mutil gazteak nahi gabe kontrolatzea oso zaila den egoera arriskutsu bat piztuko du. Bere neskalaguna (Ally Sheedy) eta beste hacker buruargi baten laguntzaz erlojuaren aurkako laisterketa batean Hirugarren Mundu Gerraren hasiera ekiditen saiatuko da.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Matthew Broderick: David Lightman
- Dabney Coleman: John McKittrick doktorea
- John Wood: Stephen Falken doktorea eta Joshua/WOPR konputagailuaren ahotsa
- Ally Sheedy: Jennifer Mack
- Barry Corbin: Jack Beringer jenerala
- Juanin Clay: Pat Healy
- Dennis Lipscomb: Watson
- Joe Dorsey: Joe Conley kolonela
- Michael Ensign: Beringerren laguntzailea
- Michael Madsen: Steve Phelps sarjentu nagusia
- Alan Blumenfeld: Liggett jauna
- Maury Chaykin: Jim Sting
- Eddie Deezen: Malvin
- Art LaFleur: Gainsburgeko zaindaria
- Stack Pierce: Airman
- Stephen Lee: Schneider sarjentua
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- WarGames filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- WarGames filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgune ofiziala (Ingelesez)
- 1983ko filmak
- John Badhamek zuzendutako filmak
- Lawrence Laskerrek idatzitako filmak
- Walon Greenek idatzitako filmak
- Walter F. Parkesek idatzitako filmak
- Matthew Broderickek antzeztutako filmak
- Ally Sheedyk antzeztutako filmak
- Dabney Colemanek antzeztutako filmak
- John Woodek antzeztutako filmak
- Barry Corbinek antzeztutako filmak
- Michael Madsenek antzeztutako filmak
- James Tolkanek antzeztutako filmak
- Dennis Lipscombek antzeztutako filmak
- Michael Ensignek antzeztutako filmak
- John Spencerrek antzeztutako filmak
- Stephen Leek antzeztutako filmak
- Art LaFleurrek antzeztutako filmak
- Eddie Deezenek antzeztutako filmak
- Maury Chaykinek antzeztutako filmak
- Juanin Clayk antzeztutako filmak
- Leonard Goldbergek ekoitzitako filmak
- Bruce McNallek ekoitzitako filmak
- Harold K. Schneiderrek ekoitzitako filmak
- Rich Hashimotok ekoitzitako filmak
- United Artistsek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Gerra Hotzari buruzko filmak
- Informatikari buruzko filmak
- Thrillerrak
- Espioitza filmak
- Seattlen girotutako filmak
- Coloradon girotutako filmak
- Oregonen girotutako filmak