Warg (Eraztunen Jauna)
Warg edo otso basatiak, Tolkienen legendariumean agertzen diren fikziozko izaki batzuk dira. Oro har, orkoen aliatuak dira, hauei, euren bizkar gainean muntatzen uzten dietelarik guduetan. Huargoak, eraginkorrak dira zalditeriaren aurka, zaldiek beldurra baitiete eta wargen zaldizkoak, zaldien sabela sastakatzeko beheregi geratzen baitira, wargak erasotzen dituen zaldizkoak behera botaz. Wargek, oinarrizko hizkuntza propio bat ulertzen du. Litekeena da Eguzkiaren Lehen Aroko Draugluineko otso gizonen ondorengoak izatea.
Hobbita eleberrian, wargak bi aldiz agertzen dira: lehenengoa, Hithaeglirren ekialderako Bilbo Zorrozabal, Gandalf eta nanoak jazartzen dituztenean, eta, bigarrena, Bost Armaden guduan. Eraztunen Jauna eleberrian, Bi dorreak izeneko zatian aipatzen dira, non warg talde batek eta euren zaldizko orkoek Edoraseko errefuxiatuak erasotzen dituen Hollinen, Helmeko abismoan gertatutakoguduan ere agertzeaz gain. Eraztunaren Gerran, 3018-3019. urteetan, wargak, Breeko hormetatik kanpo agertu ziren.
Eraztunen Jauna film trilogian, Peter Jacksonek zuzendutakoa, wargak, gehiago dirudite hiena hartz eta otso arteko hibrido bat, otso handiak soilik baino gehiago, ohiko otsoetatik ezberdintzeko ahalegin batean, warga, urrutiko lehengusu antzeko bat bezala aurkeztuz. Hala ere, nabarmendu beharrekoa da, Tolkienek wargaren deskribapen oso bat sekula eman ez bazuen ere (berak soilik, deabruzko otsoak zirela idatzi zuen), benetan, otso itxura dutela, aipatuak diren gertakarietan, Hobbita zein Eraztunen Jauna eleberrietan.
Sarumanek, wargak mantendu zituen Isengard azpiko gordelekuetan, eta, Eraztunaren Gerran, gudura, wargen gainean zihoazen orkoak bidali zituen. Sarumanen warg zaldizkoak, basatiak eta hilgarriak ziren, beldurtzeko moduko itxuradunak, euren armajantziak, gizaki eta zaldien larruazal eta hezur hondarrekin eta huargo ile adatsekin egiten baitziren. Oro har, berebiziko orbainak zituzten, animalia basati hauekin zuten ukitze estuaren ondorioz. Mordorreko zalditeria, nagusiki, warg zaldizkoena zen.