Hobbita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hobbita
The Hobbit - title page of first American print.jpg
Datuak
Egilea JRR Tolkien
Argitaratze-data 1937ko irailaren 21
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua The Hobbit, or There and Back again
Hizkuntza ingeles
Argitaratzailea George Allen & Unwin
Herrialdea  Erresuma Batua
Ilustratzailea J. R. R. Tolkien
Orrialdeak 310
OCLC 61476777
Euskaraz
Izenburua Hobbita
Itzultzailea Xabier Olarra eta Sergio Ibarrola
Argitaratzailea Igela
Argitaratze-data 2008
Orrialdeak 412

Hobbita (ingelesez The Hobbit, or There and Back Again) J. R. R. Tolkienek idatzitako fantasiazko eleberria da. Bilbo Zorrozabal (edo Bilbo Baggins Igela argitaletxearen bertsioari jarraikiz) hobbit etxekoiaren abentura kontatzen da Smaug dragoiaren altxorraren zati bat eskuratzeko. Lehen aldiz 1937ko irailaren 21ean eman zen argitara, eta kritikariek harrera beroa eman zioten. Egun ere estimatua da, umeentzako liburu klasikoa bilakaturik. Euskaraz 2008an argitaratu zen, eta liburuak 2009ko Gasteiz saria irabazi zuen.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bidaian Bilbo etxeko ingurune laño eta gozotik lurralde ilunagora eta arriskutsuagora joaten da, kapitulu gehienetan izaki edo izaki mota berri bat azalduta. Bilbok heldutasun, gaitasun eta jakinduria maila altuagoa lortzen du haren izaeraren alde abenturazale eta lotsagabea onartuz (Took aldea, alegia) eta haren adimena eta zentzua erabiliz.

Argitalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren arrakasta zela eta, Tolkienen argitaletxeak ondokoa konta zezan eskatu zion. Eraztunen Jauna liburuak aurrera egin ahala, Tolkienek Hobbitaren kapitulu bat egokitu behar izan zuen. Aldaketa txiki baina esanguratsu horiek bigarren edizioan sartu ziren. Hurrengo argitalpenetan egindako aldaketak maila txikikoa dira, eta Tolkienen ikuspuntua fantasiazko mundu harekiko aldatu zela islatzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Hobbita
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hobbita Aldatu lotura Wikidatan