Wellington monumentua (Dublin)
Wellington monumentua (Dublin) | |
---|---|
Wellington Monument Leacht Wellington | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Desagertutako erakunde administratiboa | Dublingo konderria |
Hiria | Dublin |
Koordenatuak | 53°21′N 6°18′W / 53.35°N 6.3°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1861 |
Inaugurazioa | 1861 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Robert Smirke (en) |
Dimentsioak | 62 () m |
Wellington monumentua (ingelesez Wellington Monument edo Wellington Testimonial) Irlandako Errepublikako Dublin hirian dagoen Phoenix parkean kokatzen den obeliskoa edo oroitarria da. Aipatutako parke horren hego-ekialdeko muturrean dago, hortaz bertatik Kilmainham barrutia eta Liffey ibaia ikus daitezke.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentu honen egiturak 62 metroko garaiera du, horrenbestez, Europa osoko obeliskorik garaiena da, aldiz, munduko bigarren obeliskorik garaiena da, Ameriketako Estatu Batuetako Washington hiriburuan dagoen Washington monumentuaren atzetik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentu hau Arthur Wellesley, Wellingtongo dukearen garaipenak omentzeko eraiki zen, jaiotzez dublindarra baitzen. Sir Robert Smirke arkitektoak diseinatu zuen. Bere lehenbiziko harria 1817an ipini zen. 1820. urtean aurrekontuz motz gelditu zirenez, azkenik 1861eko ekainaren 18an erabat amaitu zen.