Washington monumentua
Washington monumentua (ingelesez Washington Monument) Ameriketako Estatu Batuetako hiriburua den Washington Hirian dagoen obelisko zuri erraldoi bat da. Parke Zerbitzu Nazionalak kudeatzen du. Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran Britainia Handiaren aurka borrokatuz independentzia lortu zuen George Washington buruzagi iraultzaile eta presidentearen omenezko monumentua da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haitzurdin, granito eta hareharriz eraikia dago eta ia 170 metroko garaiera du. 1840ko hamarkadako arkitekto nabarmena izan zen Robert Millsek eraiki zuen. Obelisko hau 1848an eraikitzen hasi eta 1888an amaitu zen, arkitektora hil eta handik ia 30 urtera. Atzerapen handi hau Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilak sortu zuen funts edo laguntza ekonomikoaren murrizketak eragin zuen.
Haitzurdin motaren ezberdintasunak (50 metro ingurutik gora ikusgai delarik) lehenbiziko eta bigarren txandetako eraikuntza lanak mugatzen ditu. Jendearen gehiengoren ustez Millsek monumentuaren oinarrian zutabe batzuen gainean joango zen ganga bat egiteko ideia baztertu izana sekulako zorte oneko gauza izan zen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Washington monumentua Isladaren Uharkan ("Reflecting Pool") isladatuta
-
1836ko Robert Millsen lehenbiziko proposamena
-
Monumentuaren azken harriaren gainean piramidioia ezarri zen unea
-
Aireko ikuspegia
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mount Vernon: George Washingtonen bizilekua eta hilobia.