When the Wind Blows (1986ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
When the Wind Blows (1986ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1986
Jatorrizko izenburua When the Wind Blows
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Erresuma Batua
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa, film dramatikoa eta marrazki biziduna
Iraupena 81 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua When the Wind Blows Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jimmy Murakami Itzuli
[[Kategoria:Jimmy Murakamik Itzuli zuzendutako lanak]]
Gidoigilea(k) Raymond Briggs
Ekoizpena
Ekoizlea John Coates Itzuli
[[Kategoria:John Coatesek Itzuli ekoitzitako lanak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Roger Waters
Argumentu nagusia Gerra Hotza
Kanpo loturak

When the Wind Blows (euskaraz Haizeak Jotzen Duenean (1986ko Jimmy Murakami japoniar zinema zuzendariaren marrazki bizidun drama filma bat da. 1982ko Raymond Briggs komikigilearen When the Wind Blows komikiaren marrazki bizidun berregokitzapena da.

Filmak komikiak bezala Sobietar Batasunaren eraso nuklearra jasaten duen Erresuma Batua deskribatzen du. Ondoko gaia, gerra nuklearraren ankerkeria eta bakezaletasuna direlarik.

Soinu banda Roger Waters, David Bowie (filmari izenburua eman zion) eta Paul Hardcastle musikariek, eta Genesis, Squeeze musika taldeek konposatu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jim eta Hilda Bloggs (John Mills eta Peggy Ashcroft) Sussex konderriko landa eremu bateko baserri isolatu batean bizi den senar-emazte adindu eta erretiratuak dira (Bigarren Mundu Gerrako bonbardaketak haurrak zirela bizituak), mundu osoko giro geopolitikoa hartzen ari den martxaren seriotasuna eta itxura txarraz ongi jabetu gabe, dena ongi joango dela eta herrialdeek bakea lortuko dutela iritzia dute. Filma aurrera doan einean, erradiazioaren ondorioz bikotearen egoera gero eta latzagoa izango da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]