Peggy Ashcroft

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Peggy Ashcroft
Peggy Ashcroft 1962.jpg
Bizitza
Jaiotza Surrey1907ko abenduaren 22a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Londres1991ko ekainaren 14a (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (istripu zerebrobaskularra)
Hezkuntza
Heziketa Central School of Speech and Drama
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea antzerki aktorea eta zinema aktorea
Jasotako sariak
Nominazioak
IMDb nm0001919

Peggy Ashcroft (Croydon, Londres, 1907ko abenduaren 22a - Londres, 1991ko ekainaren 14a) britainiar antzezlea izan zen.

Londresko Central School of Dramatic Art-en graduatu zen, eta 1926an ekin zion antzezle-lanari. Erresumako antzerki-talde nagusietan aritu zen: Old Vic-en, John Gielgud ospetsuaren West End-en, The English Stage Company-n, The Royal Shakespeare Company-n eta The National Theatre-n, besteak beste. Ashcroftek Henrik Ibsen-en, John Webster-en, Anton Txekhov-en eta, bereziki, Shakespeareren pertsonaiak antzeztuz bereganatu zituen gorespenik bizienak. Zenbait filmetan ere aritu zen: The 39 Steps, Quiet Wedding, The Nun´s Story eta Madame Sousatzka filmeetan. Baina 1984an jo zuen gailurra, eta bi sari garrantzitsu eman zizkioten: bata, A Passage to India filmean Moore andrearena egiteagatik, eta, bestea, The Jewel in the Crown telebistako saileko Barbie Batchelor-en rolagatik. 1951n, Britainiar Inperioaren Ordenako Agintari izendatu zuten, eta, 1956an, ordena bereko Andre Agintari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peggy Ashcroft Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.