Whirimako Black
Whirimako Black | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zeelanda Berria, 1960(e)ko hamarkada (49/59 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Hezkuntza | |
Heziketa | St Joseph's Maori Girls' College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta kantugilea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | world musica |
Musika instrumentua | ahotsa |
Whirimako Black (Whakatane, 1961) abeslari, konpositore eta aktore zeelandaberritarra da, maori jatorrikoa[1]. Maorien musika eta tradizioak sustatzeagatik Zeelanda Berriko Merituaren Ordeneko kide da[2].
Maorieraz abesten du eta "taonga pūoro" musika tresna tradizionalak erabiltzen ditu. Aurpegian "tā moko" tatuaia darama, maorientzat harrotasunaren eta edertasunaren sinboloa dena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991. urtean Tuahine musika taldea sortu zuen beste emakumezko maori batzuekin batera baina 1993an bakarkako bideari ekin zion[1]. 1998an The New Zealand Wars telesail arrakastatsuko hasierako musika konposatu zuen[3] eta Te Karere maorien telebistako berrien programako musika ere berak egina da[4]. Aurreneko diskoa 1999an argitaratu zuen, Whirimako, gaur egun guztira zortzi argitaratu ditu.
2013an White Lies ("Gezur zuriak") filmean egin zuen debuta[5]. Asia Pacific Screen sarietarako emakumezko aktore onenaren izendapena jaso zuen.
Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- WhirimakoShrouded In The Mist (1999)
- Hohou Te Rongo (2002)
- Tangihaku (2004)
- Kura Huna (2006)
- Soul Sessions (2006)
- Sings (2007)
- The Late Night Plays (2011)
Filmeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- White Lies (2013)
- The Spectacular Imagination Of The Pohara Brothers (2016)
- How the light gets in (2017)
- Upstream (2019)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Txantiloi:En-NZ «Soul daughter of Tuhoe» NZ Herald (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ «Asia Pacific Screen Awards » Whirimako Black» web.archive.org 2013-12-20 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ (Ingelesez) «Whirimako Black website launch» The Big Idea 2009-07-27 (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ (Ingelesez) «Whirimako Black | Biography & History» AllMusic (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- ↑ Rotberg, Dana. (2013-11-28). White Lies. South Pacific Pictures (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Whirimako Black |