Wikipedia:Bozketak/Euskal Herriko eraikin historikoen zerrenda txantiloiak ezabatzea

Wikipedia, Entziklopedia askea

«Euskal Herriko eraikin historikoen txantiloiak» kategoriako txantiloiak direla eta, eztabaida bat izan zen (ikus eztabaida osoa hemen, aldeko eta kontrako arrazoiak eta guzti). Hor proposatu zen txantiloi horiek ezabatzea eta, horien ordez, «Euskal Herriko Kultura Ondasunak» kategoriara joateko lotura bat jartzea (kultura ondasun bakoitzean, bere probintziako kultura ondasunen kategoriara).

  • Alde bozkatuz gero, proposamen horren alde egiten da.
  • Aurka bozkatuz gero, orain bezala mantentzearen alde egiten da, hau da, txantiloi horiek ez ezabatzearen alde.

Bozketa hau proposatu duen lankidea Xabier Armendaritz (eztabaida · ekarpenak) izan da, Txokoan gaiari buruz eztabaidatu eta gero.

10 eguneko epea. Urtarrilaren 14ko 00:00tik urtarrilaren 23ko 23:59 arte.

Alde[aldatu iturburu kodea]

  1.  Alde - Musde H - Eztabaidan adibide batez esan nahi izan nuenez, uste dut askotan historiko izendapenak ez duela ezer ekartzen. Bestelako sailkapen edo ezaugarritzeak behar (beharko) dira. Zerrenda hedatzeaz bat, zentzua galduz doa, eta eraikin zerrenda hutsa izatera doa. Besterik litzateke, esate baterako, mendeetan sailkatzea, edo beste ezein irizpideri jarraiki.-- 00:39, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
  2.  Alde --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 00:43, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
  3.  Alde --An13sa 10:45, 14 Urtarrila 2011 (UTC)

Aurka[aldatu iturburu kodea]

  1.  Aurka - Euskalduna - Dagoen bezala mantentzearen alde nago: Gauza batek ongi funtzionatzen baldi badu, hobe ez ukitzea. Gainera nire iritziz txantiloi horrek funtzio bikoitza du: batetik, eraikin jakin baten artikuluan zaudenean txantiloi horrek jende askok berez ezagutzen ez dituen Euskal Herriko eraikin nabarmenak begi bistara agertuarazi eta ezagutzera ematen ditu (hain artikulura sartzeko bidea erraztuz), eta bestetik eraikin nabarmenak egoki eta txukun sailkatzen ditu. Aldiz kategoria baten barruan bakarrik jarri ezkero ezkutuan gelditzen dira, erabiltzaileei eraikin horien ezagupena zailduz. 17:32, 2011ko urtarrilaren 15a (UTC)
Ulertzen dut esaten duzuna, baina ulertu zeuk ere "historiko" etiketa lauso samarra dela. Eta, bestalde, kantitatearen arazoa dago. Gogoratzen dut nola hasieran Txantiloi:Euskal Herriko eraikin historikoak egin zenuen, eta nola azkenean zazpi zatitan banatu genuen. Bada, ziur aski, aurrerantzean txantiloia garai ezberdinetan edo eraikin mota ezberdinetan banatu beharko dugu, hots, Txantiloi: Gipuzkoako Kultura Ondasun gisa izendatutako baserriak edo Txantiloi:Nafarroako Pizkundeko jauregiak. Nire ustez, txantiloiek erabilgarri izateari uzten diote oso handiak direnean (Burgosko udalerrien kasuan argi ikusten dela iruditzen zait; ikus Pancorbo, adibidez). Neurri batean, hori gertatzen hasi da eztabaidatzen ari garen txantiloiarekin (ikus Aizkorriko galtzada, adibidez). Beraz, bi arazo ikusten dizkiot: ez da objektiboa eta ez da zehatza. --Unai (esan) 11:33, 17 Urtarrila 2011 (UTC)

Zuri[aldatu iturburu kodea]

  1.  Neutrala - Nahiz eta, azaldu nituen arrazoiengatik eraikin historiko esapideak ezer gutxi adierazi, kontua ez dago batere argi kultura ondasun erabiltzearekin. Frantzian babestu edo sailkatutako eraikin historikoak ez dira kultura ondasunak, baizik-eta monumentu historikoak. Eta horrela, Lapurdi-Nafarroa Beherea-Zuberoan horrelaxe daude sailkatuak. Eta ez dakit ergatik sailkatu beharko genituzke Espainiako (eta hortaz EAEko eta Nafarroako) legea kontuan hartuta. Horregatik, kategoria berean sartzen baditugu, izendapen "neutrala" eman beharko... --josugoni (erantzun hemen) 21:19, 17 Urtarrila 2011 (UTC)
Arrazoi duzu. Hala ere, goiko proposamenean ez da esaten zer termino erabili beharko den, baizik eta zehazten da zer kategoriatara bideratu beharko den; gero, kategoria horietan, terminoari buruzko eztabaida egin dezakegu (ni ere monumentu terminoaren aldekoa naiz). Proposamena ahalik eta sinpleen formulatzen saiatu nintzen, eta segur aski sinpleegi geratu zen... --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:54, 18 Urtarrila 2011 (UTC)

Iruzkinak[aldatu iturburu kodea]

Iruzkina: Eztabaidan adituek esan zutenez, historiko hitzak ez du zentzu handirik, eraikin guztiek baitute historia, nahiz eta motx-motxa izan. Horren ordez, adituek esan zuten zentzuzkoagoa dela Administrazio publikoek kultura ondasun izendatu dituzten ondasunak (eraikinak, jaiak...) kontuan hartzea. Beraz, eraikin historikoen zerrendak kendu eta kultura ondasunen zerrendak jarri beharko lirateke, proposamen honetan jasotzen den bezala.

Eta oso zerrenda luzeak izango direnez, ez dirudi egokia txantiloiak erabiltzea. Kultura ondasunen zerrendak dagoeneko eginda daude (ikus Euskal Herriko Kultura Ondasunak kategoriako zerrendak, probintziaz probintziakoak); beraz, ez du zentzurik guztiak txantiloi batera pasatzea eta kultura ondasun bakoitzean probintziako beste kultura ondasun guzti-guztiak aipatzea. Izan ere, Gipuzkoan, adibidez, dagoeneko 107 kultura ondasun ditugu kategoria horretako zerrendan (eta gehiago ere etorriko dira). Hain zerrenda luzeekin txantiloia egitea ez da praktikoa. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 23:48, 13 Urtarrila 2011 (UTC)