Wikipedia:Txokoa/2009ko martxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urteko gertaera eta irudia[aldatu iturburu kodea]

Egun hauetan ideia berri bat bururatu zait. Zergatik ez dugu bozketa edo "txapelketatxo" bidez, urteko irudi eta gertaera zein den bozkatzen? Nire ustez ideia ona da. Proposamenen zerrenda jar dezakegu eta gero bozketa antolatu. Honela aurreko urteko gertarako esanguratsuena eta irudirik garrantzitsuena aukera ditzakegu. Horrelako zerbait egin dezakegu. --An13sa 21:11, 7 Martxoa 2009 (UTC)

Administratzaile berriak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Wikilankideok!!

Lehen eztabaidatu da txokoan bandalismoari buruz eta zenbait gai atera dira. Administratzaileekin dagoen afera eta, lehen oso ondo aipatu den modura eta aurretik adosturiko politikak eskuan ditudala, administratzaile berri bi proposatu nahiko nituzke.

Biak dira lankide zailduak eta esperientziadunak, oso langileak eta zinez uste dut oso egokiak liratekeela administratzaile izateko: Unai eta Assar.

Politika horiekin bat eginda, lehendik egina egon behar zuen proposamena egin nahi dut: TXiKi lankidea, gaur egun administratzaileak burokrata egitea, tramiteak arintze aldera.

Inor ez baldin badago aurka eta proposatutakoek ez badute ukatzen, egin daiteke izendapena. Hitz egin, adierazi zeuen iritziak, eztabaidatu... wikilariok (beste norbait proposatu, proposatutakoak gustuko ez direla adieraztea...)!!

Hitz egin beza herriak!! --Janfri; bai esan? 14:27, 12 Martxoa 2009 (UTC)

Niri ondo iruditzen zait --Alfredo Beaumont 15:42, 12 Martxoa 2009 (UTC)
 Alde Azkenaldian hemen ibiltzeko asti gutxiago badaukat ere, nire iritzia ematen dut, aldekoa. Orereta (erantzunak) 21:41, 12 Martxoa 2009 (UTC)
Ondo iruditzen zait. --An13sa 09:55, 15 Martxoa 2009 (UTC)
Beste norbaitek aurkeztu nahi al du? Proposaturiko lankideak ados daude? Esan zuen iritzia, adostasun handia behar da honetarako eta! --Janfri; bai esan? 17:52, 15 Martxoa 2009 (UTC)
 Alde Neuk ere alde, biek merezi dute. -- Marklar2007 17:55, 15 Martxoa 2009 (UTC)

Ni ados nago, aldaketa gehiago dituzten lankideak aurkeztu ezean.--Unai (esan) 17:58, 15 Martxoa 2009 (UTC)

Aurrez esan dudan bezala, ondo iruditzen zait, baina administratzaile posturako aurkezten naiz, uste dudalako aldaketa dexente ditudala eta euskal wikipediaren funtzionamendua ezagutzen dudala. Bestela jendeak hitz egin dezala. --An13sa 20:00, 15 Martxoa 2009 (UTC)
Ados nago Unai eta Assar lankideekin, beraiek nahi badute, noski. --josugoni (erantzun hemen) 20:04, 15 Martxoa 2009 (UTC)
 Alde Zuen proposamenekin bat nator. Haiengan konfiantza osoa dut eta ziur nago denontzat onuragarria izango dela. Tximist - Zer berri? 21:23, 15 Martxoa 2009 (UTC)

Eskerrik asko, baina nik ezin dut. Saltsa gehiegitan nago sartuta. Nahiago dut orain arte bezala jarraitu, ahal dudan neurrian lagunduz. Unaik baietz badio, ederto, oso administratzaile ona izango da. An13sak ere bere burua aurkeztu du, eta ez dut zalantzarik lan ona egin dezakeenik. Beraz, beste inork administratzaile izan nahi ez badu, ni ados nago bi horiekin. Hala ere, badago Wikipedian denbora gehiago daraman jendea, eta zerrenda hau ikusita, nik Patxi_lurra eta Josugoni proposatuko nituzke administratzaile izateko. Hala ere, beraiek esan beharko dute...--Assar; (erantzun hemen) 21:32, 15 Martxoa 2009 (UTC)

Primeran, Assar. Zuk proposatutakoek neureek bezain besteko zilegitasuna dute, beraz ikusi beharko ea Patxi Lurrak eta Josugonik zer dioten eta dauden proposamen/aurkezteen artean, bozketa bat egin. Beste norbait animatzen da aurkeztu edota beste norbait proposatzera?--Janfri; bai esan? 08:51, 16 Martxoa 2009 (UTC)
Ni prest nengoke erantzukizuna hartzeko. Ikusi beharko litzateke ea Patxi Lurrak zer esaten duen. Eta gero "hautagai" guztien artean bozketa egin, aukerak zilegitzeko. --josugoni (erantzun hemen) 18:44, 16 Martxoa 2009 (UTC)

Assar, mila esker proposamenagaitik, baina laster bigarren umea edukiko dot eta gurago dot, zeure moduan, Wikipedian neure erritmora parte hartzea eta beste nonor administratzailea izatea. Gau ona guztioi. --Patxi lurra 20:15, 17 Martxoa 2009 (UTC)

Bikain. Hiru hautagaitza daude orduan: An13sa, josugoni eta Unai. Politikak eskuan, 35.000 artikulu pasatuta, 7 administratzaile egon beharko lirateke; 5 gaude orain, beraz bi gehiagorentzat lekua egongo litzateke. Halaber, politika berdinei kasu eginda burokrata berri bat beharko litzateke TXiKi delarik proposaturiko bakarra. Pixkat gehiago itxaron eta bozketa deituko dut, zer deritzozue?--Janfri; bai esan? 08:47, 18 Martxoa 2009 (UTC)
Ados. --Orereta (erantzunak) 09:08, 18 Martxoa 2009 (UTC)
Ni ere bat nator egindako proposamenekin. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:04, 18 Martxoa 2009 (UTC)
Ados.--Assar; (erantzun hemen) 10:19, 18 Martxoa 2009 (UTC)
Ondo. --josugoni (erantzun hemen) 10:30, 18 Martxoa 2009 (UTC)
Ados.--An13sa 14:10, 18 Martxoa 2009 (UTC)

Egina Hemen dago bozketaren orria.--Janfri; bai esan? 18:22, 22 Martxoa 2009 (UTC)


Arratsalde on wikilariok! Wikipedia:Albisteak orrialdea begiratu eta ohartu naiz gutxi gorabehera hilabetero 1.000 artikulu berri daudela. Orduan, askoz jota hiruzpalau hilabete barru Euskarazko Wikipediak 40.000 artikulu izatea espero da. 35.000 artikulurekin 7 administratzaile behar ditugu eta 40.000rekin 8. Zergatik ez ditugu hirurak administratzaile izendatzen hiru hilabete barru bozketa bat ireki beharrean? Tximist - Zer berri? 13:56, 23 Martxoa 2009 (UTC)

Kaixo denoi! Korrika dela eta, zer iruditzen zaizue goiko aldean Korrikaren aldeko leloren bat jartzea? Lelo egokirik? Ondo izan! --Orereta (erantzunak) 11:44, 27 Martxoa 2009 (UTC)

Niri ondo iruditzen zait. Horra proposamen bat: "Euskal Wikipediatik ere: Tipi-tapa, tipi-tapa, KORRIKA!!".--Unai (esan) 11:59, 27 Martxoa 2009 (UTC)
Ni ez nago guztiz ados. Korrika ekimen bikaina iruditzen zait, baina ez zait iruditzen Wikipedia leloak zabaltzeko dagoenik. Beste baterako prezedente bat izango litzateke. Wikipedian Korrika aurtengo ekitaldiaren jarraipen zabala egitea egokiago deritzot.Joxemai 13:27, 27 Martxoa 2009 (UTC)
Unairen leloari primeran deritzot. Bestalde, ez dut ulertzen "prezedentea"ren kontu hori. Momentu puntualetan goiko aldean esaldiak jarri izan dira (Mikel Laboaren heriotzarekin azkenekoa, uste dut), eta beraz "prezedente"rik ez litzateke izango. Nire ustez, goiburua jartzeko betebehar bakarra da adostasuna egotea. Hortaz, jendeak hemen erakutsi behar luke adostasun hori...
Joxemai: Korrikaren jarraipena egiteari ondo deritzot. Baina nola? Zein egongo litzateke prest? Albisteen atala erabili liteke horretarako? Jarraipena egitearena beste eztabaida bat da, hortaz. --Orereta (erantzunak) 16:34, 27 Martxoa 2009 (UTC)
Jarraipena egitea zailagoa iruditzen zait, baina burualdean zerbait jartzearen alde nago ni. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:53, 29 Martxoa 2009 (UTC)

Bueno, Korrika erdia jada pasa dela kontuan hartuta, eta aldeko 3 bozka eta "ez guztiz ados" bat dugunez soilik, beste baterako utzi beharko da agian proposamen hau :-( --Orereta (erantzunak) 16:09, 1 Apirila 2009 (UTC)

Nik ere uste dut beranduegi dela... beste guztion errua, garaiz ez ibili izanagatik! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 17:43, 1 Apirila 2009 (UTC)

Itzulpenak egiten ditugunerako[aldatu iturburu kodea]

KAixo! Beste wikipedia batzuetan saltseatzen konturatu naiz artikulu bat itzultzen dutela hori adierazten dutela dagokion eztabaida orrialdean. Bestela badirudi GFDL lizentzia hausten dela, jatorrizko egileak ez baitira aipatzen. Horretarako {{itzulia}} txantiloia sortu dut. Berau artikulu bat itzultzen dugunean jarri behar dugu, baina eztabaida orrialdean. Aski da zein hizkuntzatik kopiatu dugun jartzea eta automatikoki egiten ditu loturak. Zer deritzozue? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:08, 29 Martxoa 2009 (UTC)

Primeran. Hala ere, GFDL lizentzia aldatu behar zuten, ezta?--Unai (esan) 12:10, 29 Martxoa 2009 (UTC)
Ideiarik ez. Beno, zerbait entzun dut, baina ez dakit zehazki zer egingo duten. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:13, 29 Martxoa 2009 (UTC)
Ummm, ideia bikaina baina galdera bat. Nire ekarpenak normalean beste wikipedietatik itzulitako artikuluak dira, baina, askotan informazioa wikipedia askotatik ateratzen dut. Adibidez, Dhaka idaztean, infotaula datu gehienak en-wikian zeuden, banaketa administratiboa es-wikian eta Biztanleria taula fr-wikian, nola erabili dezaket orduan txantiloia? -- Marklar2007 12:35, 29 Martxoa 2009 (UTC)
Oso galdera ona. Agian orduan bat baino gehiago jarri behar dira. Hau da, txantiloia 3 aldiz jarri. Nik ere egiten dut, askotan alemanierazko wikipedian gauzak hobe antolatuta daudelako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 12:40, 29 Martxoa 2009 (UTC)
Interesgarria. Nik uste dut iturri bezala hainbat wikipedia baliatzerakoan guztiak aipatu beharko liratekeela, Theklanek esan bezala iturri hizkuntza bakoitzeko txantiloia behin erabiliz. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:51, 29 Martxoa 2009 (UTC)
Niri arraro samarra iruditzen zait, batez ere artikulu bat itzultzean moldatu egiten dugulako ia denok eta hainbat iturritik hartzen. Bestetan, artikulua itzuli eta nik dakizkidan gauzak gehitzen dizkiot. Orduan zer egin beharko litzateke? Ez dut batere argi... (Hala ere, ekimena zilegizkoa iruditzen zait, noski). --josugoni (erantzun hemen) 21:20, 29 Martxoa 2009 (UTC)
Berez txantiloian aipatzen du guztiz edo atalka kopiatu dela. Horregatik aitortu behar da iturria. Hau da, liburu batetik hartzen baduzu datu bat aipatzen duzu, erreferentziak jarriz. Wikipedia batetik hartu baduzu ere aipatu behar duzulako da hori. Zure gauzak gehitzen badizkiozu orduan ez dago arazorik, berez ikusten duenak alderatu ditzakeelako bi iturriak. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:52, 29 Martxoa 2009 (UTC)
Txantiloi hori ezinbestean jarri beharrekoa da? Galdetzen dut, zeren eta ni Kapera Sixtinoari buruzko artikulua egiteko itzulpenak egiten ari bainaiz Wikipediako artikulu ezberdinen mordo batetik; hainbeste, non oraintxe bertan ez baititut guztiak gogoan. Mesedez, esadazue nola jokatu behar dudan.--Belkoainpe 00:05, 31 Martxoa 2009 (UTC)

Liburu eta filmen izenburuak[aldatu iturburu kodea]

Zalantza bat sortu zait: euskarazkoak ez diren eta oraindik euskarara itzuli ez diren liburu eta filmen izenburuak nola jarri behar dira, jatorrizko hizkuntzan ala euskaraz? Nik jatorrizkoak jarriko nituzke, seguru bainago gero liburu horiek itzultzen badira beste modu batera itzuliko liratekeela. Hala ere, wikipediako politika itzulpena egitea bada, hala egingo dut.--Assar; (erantzun hemen) 07:20, 30 Martxoa 2009 (UTC)

Jatorrizkoa mantentzen da kasu horietan. Hementxe hori argitu zeneko bozketa: Wikipedia:Bozketak/Liburu eta abarren izenburuen hizkuntza. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 07:56, 30 Martxoa 2009 (UTC)
Milesker.--Assar; (erantzun hemen) 07:58, 30 Martxoa 2009 (UTC)