Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2010eko otsaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bilbon topaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo guztiei: Informatzen zaituztet datorren otsailaren 20an egingo dela Bilbon Wikipedia eta honekin dauden proiektu erlazionatuen erabiltzailekin topaketa bat. Bilera honen helburua Kapitulu local bat osatzea da eta wikipedia-es eta wikipedia-eu arteko harremanak. Bertaratu ahal bazarete ez dezazuen zalantza egin. Informazio gehiago: wikipedia erabiltzaileen topaketa Bilbon. Txo 13:11, 1 Otsaila 2010 (UTC)

Interesgarria dirudi, baina ez dakit zein mailararte wp:eu eta wp:es loturik agertu behar duten. Azken finean ez gara hemen herrialdetaz hitz egiten ari, baizik eta hizkuntzataz. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:25, 1 Otsaila 2010 (UTC)
Euskarazko Wikipedian erabakia hartu zen euWikipedia bezala Wikimedia-España kapitulu lokalean parte ez hartzeko (Wikipedia:Bozketak/Espainiako Wikimedia). Emandako eztabaida gogorarazteagatik jarri dut hemen; argi dagoenez, norbanako gisa nahi duenak parte har lezake, noski. Bestalde, nik ere zalantzak ditut Wikimediaren kapitulu lokal batek zein onura ekarriko lituzkeen; baina argi dut Espainiako kapitulu baten barruan gure Wikipediak ez lukeela zentraltasunik izango. Horrekin batera, ez dakit wp:es eta wp:eu-ren artean loturarik egon behar duen. --Orereta (erantzunak) 14:38, 1 Otsaila 2010 (UTC)
 Aurka Bozketa horri gehitu ezaiozue Wp-eu eta Wp-es arteko harremanen aurkako nere bozka. --Euskalduna (erantzunak) 18:50, 2010ko Otsailaren 1a (UTC)

Ikusten dut ikutuko den gai bat "Vías de comunicación entre la Wikipedia en euskera y la Wikipedia en español" dela. Euskarazko Wikipediako norbaitekin jarri al zara bilera hori adosteko, Txo?--Unai (esan) 09:40, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Kaixo Unai: lehen gausa nire barkatzea ez dut euskeraz hitz egitengaitik, baina nire euskerako maila oso pobrea da. La redacción entre ambos proyectos creo que es importante, no solo en lo que competa a la propia redacción de las enciclopedias, sino a la organización entre sus usuarios y colaboradores. Creo que sería muy interesante ver como se podría crear (posibilidades, interés, definición) el capitulo local para el territorio euskaldun (País Vasco y Nafarroa???) para que la Fundación tuviera representación en esta tierra. Esto está unido a la formación de wkimedia españa y como se podría relacionar una organización con la otra (si es que se crearan. No cierro ninguna posibilidad). Yo creo que es importante que la Fundación Wikimedia tenga representación legal en todos lados, para mi, la forma de la misma es un tema más secundario. Agur bero bat eta berriro barkatu nire exprezinogaitk. Txo 15:07, 9 Otsaila 2010 (UTC)

Commons lotura berria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, konturatuko zineten irudi bat irekitzean, orain goian eskuinean commonseko ikurtxoa azaltzen dela fitxategira lotura zuzena izateko eta irudiaren azpian taula bat agertzen dela euskaraz, ez lehen ingelesez gaizki zegoena. Adibidea: Fitxategi:Flag of Norway.svg. Espero dut aldaketa gustukoa izatea.--An13sa 13:09, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Lehen baino hobeto. Dena den, akats bat du. [[Commons:{{FULLPAGENAME}}|deskribapen orria]]ren... jartzen duen lekuan [[Commons:File:{{PAGENAME}}|deskribapen orria]]ren... jarri beharko luke. Edo hori uste dut, ez baitut probarik egiteko aukera izan. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:19, 4 Otsaila 2010 (UTC)
ZE ondo! Hilabeteak eman ditut ikusten beste ingelerazko hori eta jakin gabe nondik aldatzen zen! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:24, 4 Otsaila 2010 (UTC)

Agintarien mapa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Beno, batzuek agian ikusi duzue jada, egun hauetan saiakera nahiko egiten egon naizelako. Kontua da ingelerazko urteen artikuluetan badute beste artikulu bat agintariak X urtean izenekoa. Uste dut horrela beste 2500 artikulu sortzeko aukera dagoela, baina, era berean, nahiko fortzatu gera daitekeela. Horregatik pentsatu dut ideia ona izan daitekeela datu horiek momentuz urteen artikuluan txertatzea. Hau da, 1567ko Agintariak sortu beharrean 1567#Agintariak atala sortzea.

Horretarako pentsatu nuen ere zerrenda bat baino zerbait bisuala hobea zela. Orain guztiok dakigu non dagoen Errusia, baina 1243ko Afrikako ez dakit zein herri zein zen jakitea zaila izaten da. Horregatik mapa batean kokatzea bururatu zitzaidan. Eta mapa hori egin eta bot batekin urte guztietan sartu dut (1etik 2010era). Orain egin behar den bakarra da places= jartzen duen lekuan agintariak ezartzea. Hori egiteko beste txantiloi bat erabiltzen da. Txantiloi horrek egiten duena da, interes teknikoa dutenentzat {{Kokapen mapa~}} txantiloiaren moldaketa bat. Arazo bat du: bana sortu behar da herrialde bakoitzarekin. Saiatu nintzen sinplifikatzen txantiloi bakarrean baina antza konplexua da txantiloi baten barruan beste txantiloi bat irakurtzea. Beraz banaka joan beharko gara sortzen. Egin ditut frogak batzuekin eta, adibidez {{Agintaria Errusia}} erabili dut Errusiar Inperioaren tsar guztiak ezartzeko. Ondo geratzen dela uste dut.

Orain egin beharrekoa, beraz, nahi duenka agintariak jartzen joatea da. Ni agintaldi luzeak izan dituztenekin hasi naiz, errazagoa baita eduki hori sartzea bot bat erabilita. Bot bat dutenentzat metodoa sinplea da. Pywikipedia erabiltzen baduzue honakoa da egin behar dena:

python replace.py -start:306 -transcludes:Agintari_mapa "places=" "places=\n{{Agintaria Bizantzio|izena=Konstantino I.a Handia}}"

Honek 306tik guk gelditzeko esaten diogun arte (eskuz egin behar da eta, kasu honetan Bizantziar_agintariak artikuluan esaten den bezala 337. urterarte egin behar da hau. Horrela pixkanaka-pixkanaka leku batzuetakoak txertatzen joan gaitezke. Boten laguntzaz hau erraz egiten da, baina agintaldi motza dutenekin zailagoa da bot batekin egitea eskuz egitea baino.

Emaitzak ikusteko urteren bat hartu dezakezue, adibidez 1974 eta ikusi. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 13:49, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Oso ideia ona iruditzen zait! Nik ez dakit parte hartuko dudan, ze botak eta pythonak ez ditut betere menperatzen... Hala ere, nik ikur arraro bat ikusten dut banderatxoaren ondoan. Normala ala da? Bertan sakatu behar dut artikulua ikusteko... Agian erraxagoa izango litzateke banderatxoan bertan sakatzea agintaria ikusteko. --josugoni (erantzun hemen) 14:27, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Jarri dudan ikurra banderatxo txiki bat da. Agian mundu guztiak ez du ikusten, baina nik uste dut baietz. Banderan bertan klik egitea zailagoa da, irudietan klikatzea eta irudia ez den zerbaitera joateak kode nahiko eskatzen duelako. Pentsatu nuen → edo horrelako zerbait jartzea, baina bandera aurkitzean egokiago iruditu zitzaidan. Hala ere norbaitek beste soluziorik aurkitzen badu, alda dezala, noski! -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:02, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Ez da horrenbeste kode gehitu behar. Gainera batetik jartzen duzuna bestetik kentzen duzu. Zure sinaduran adibidez:
  • [[Lankide:Theklan|Theklan]] · [[Lankide eztabaida:Theklan|ezt]][[Irudi:Icons-mini-comment new.gif|Eztabaida|18px]] · [[Aparteko:Emailuser/Theklan|@]] [[Irudi:Mail-closed.svg|18px|E-maila]]
jartzen du eta emaitza: Theklan · eztEztabaida · @ E-maila. Irudietan loturak jarriz:
  • [[Lankide:Theklan|Theklan]] · [[Fitxategi:Icons-mini-comment new.gif|link=Lankide eztabaida:Theklan|Eztabaida|18px]] · [[Fitxategi:Mail-closed.svg|link=Berezi:LankideEmaila/Theklan|18px|E-maila]]
eta emaitza: Theklan · Eztabaida · E-maila
|link= parametroa gehitu behar da fitxategian eta nahiko. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:16, 7 Otsaila 2010 (UTC)
:O Ikaragarri erraza da! Egingo ditut froga batzuk ea zelan ateratzen den. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:19, 7 Otsaila 2010 (UTC)
:( Azkarregi hitz egin dut. Arazoa da ez dugula {{Agintaria Bizantzio}} aldatu behar, baizik eta orokorragoa den {{Kokapen mapa~}}. Bertan aldaketak egitea posible da, baina txantiloi hori beste batzuetan erabiltzen denez ezin dugu dena izorratu. Soluziorik? Agian bertan {{#if:}} motako zerbait sartzea "link" parametroa sartzen denerako. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:22, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Egia esan, hori da gauzak zail egitea hori... Herrialde bakoitzeko txantiloi bat sortu behar da? Bizantzio, Errusia...? Ba arazoak emango ditu.

Parte batetik txantiloi kopurua. Gauza ez da gaur egungo herrialde bakoitzeko txantiloi bat sortzea (300 edo?), historiaren aldiune bakoitzean existitu den estatu/eskualde... bakoitzaren txantiloia sortu beharko litzateke. Sentitzen dut baina ezinezkoa. Eta hau ez da adidasen publizitatea.

Bestetik bandera kopurua estatu/eskualde... kopurua baino handiagoa dela. Zenbat bandera izan ditu Espainiak? Baliteke urtetik urtera aldatu behar izatea. Arazo txiki dela pentsatuko duzue baina benetan oso larria da. 1500 urtean gaur egungo bandera jartzea... Wikipedian...

Ez nuen ilusioa kentzea nahi baina arazo pila bat nabari ditut. --Inorbez(erantzunak hemen) 15:56, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Horregatik sortu behar da bat bakoitzarentzat, hiriburua ere ez delako berdina izan beti. Orain Bizantzioarenak egiten nago, banderatxo batekin (Ekialdeko Inperioa artikuluetan agertzen dena). Zesarrentzat ere beste bat sortu beharko da eta SPQR izango da. Espainiako hiriburua ez da beti Madrilen egon, eta hori ere aldatu behar da, bakoitzean bana sortuz. Banderarekin berdina. Francoren agintaldikoa egina dago. Bertan bandera bat dago (1939tik 1977ra ofiziala izan zena) eta horrek balio du Francoren agintaldi osorako eta hurrengo bi urtetarako. Gero aldatu behar da eta txantiloian bandera aldatu. Ez da hain ezinezkoa... beraz metodorik sinpleena da. Beste aukera zen (eta ez du funtzionatzen) SWITCH parametroak erabiltzen zituen txantiloi bat erabiltzea eta bertan parametro bakoitzarekin koordenatu joko bat eta bandera bat sortzea zen. Baina horrek ez du funtzionatzen, esan bezala, hiru txantiloi baino gehiago txertatu behar dituelako. Momentuz emaitza ona ematen dago, eta Errusiako bandera berdina izan da 1700tapikotik gaur egun arte SESB garaian ezik. Eta horrena ere sortu dut. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 16:00, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Badirudi definitiboa dela ez dagoela metodo oso sinplerik. Saiatu naiz {{Kokapen mapa~}}ren barruan #SWITCH erabiltzen eta ez dut lortu funtzionatzea. Beraz momentuz metodorik errazena aro bakoitzarekin sortzen jarraitzea da. Bestetik {{Agintari mapa}} txantiloia kentzen nabil eta bertako kodea txertatzen. Badakit horrela lana bikoiztea dela eta datu gehiago jartzen ditugula, baina badirudi muga tekniko bat dagoela bata bestearen barnean txertatu daitezkeen txantiloien artean. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 21:47, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Ziur nolabait lana gutxitu, denbora aurreztu eta txantiloi kopurua mugatu daitekeela. Ez dudanez funtzionamendua goitik behera ulertzen banderekin hasiko naiz eta ea apurka-apurka zerbaitetan laguntzen dudan. Prototipo bat egiten ari naiz eta zuri (Theklan) esan dizudan bezala abantailak izango ditu, oraingo metodoa asko hobetu baitaiteke. --Inorbez(erantzunak hemen) 22:24, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Itxoin, prototipoa egiten hasi aurretik esango dizut nola egingo nuke. Kontua da orain dugun sistemarekin {{EH}}k adibidez Euskal Herria sortzen du, deitzen duela {{EH bandera}} txantiloia. Hau da, Txantiloi:EH bandera eskatzen du. Egin beharko genukeena da {{#if:{{{aldaera}}}| {{{aldaera}}}}} motako zerbait sartzea litzateke. Eta hori txertatzea honela: {{{{{1}}} bandera{{#if:{{{aldaera}}}| {{{aldaera}}}}}. Honela sortu behar direnak aldaera horiek dira. Nik esaten badiot {{ESP}} bandera aldatu beharko luke nonbaitek {{ESP bandera Frankismoa}} eskatzen duelako. Zer irabazten dugu honekin? Nik puntua jarri nahi badut ezin dudala erabili {{Espainia}} zuzenean, baizik eta {{{{{1}}} bandera{{#if:{{{aldaera}}}| {{{aldaera}}}}}.
Ulertzen duzu ideia? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:33, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Eta pentsatzen jarrita... oso erraza da guztietan goiko IF hori sartzea bot batekin. Egingo al dut? -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:39, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Azalpen luzeago bat, mesedez? --Inorbez(erantzunak hemen) 22:42, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Ez dakit posible izango dudan lehen baino luzeago egitea. Beno, orain egiten duguna hau da. {{AEB}} jartzen dugunean beti agertzen da Ameriketako Estatu Batuak. Honek egiten duena da {{Banderatxo}} deitu. Izatez {{banderaikur|AEB}} jarriko banu berdina lortuko nuke, begira Ameriketako Estatu Batuak. Eta zer egiten du? Ba deitzen du [[Fitxategi:{{USA Bandera}}|...]] eta horren emaitza sartzen du. Hau da, hiru pausotan lortzen dugu gure {{AEB}} bilakatzea beti irudi bera. Agian metodo sinpleagoa bazegoen, baina honetan guztia bideratzen dugu txantiloi berdinera berak operazioak egin ditzan. Lehen ez zen horrela eta banderatxo bakoitzak bere banderaikur propioa zuen. Hori nahiko liosoa zen mantenuari begira.

Beraz egin behar duguna banderako irudia aldatu nahi badugu da [[Fitxategi:{{USA Bandera}}]] deitu beharrean [[Fitxategi:{{USA Bandera "garaia"}}]] deitzea litzateke. Hau da, garai bakoitzerako bandera ezberdin bat egon dadin. Ez badugu ezer jartzen ba oraingoa aterako litzateke. Baina suposatzen dut 1917an bandera ezberdina zela. Beraz "epeak" zehaztu beharko genituzke. Hau da, noiz aldatu den bakoitzaren bandera. Lehengo adibidean Frankismoa jartzen nizun, edo izan daiteke bestela 1939-1977 jartzea aldagai bezala. Horrek berdin dio. Ideia da nonbaitek definitu behar dugula garai edo aldagai hori. Eta horretarako lekurik hoberena {{banderatxo}} bertan bigarren faktore bat sartzea litzateke, aldaera deitu ahal duguna. Modu honetan nik esaten badiot {{USA|1777}} egin behar duena da {{{1}}} faktorea dena USA horretaz gain {{{2}}} faktorea den 1777 hartu eta aldaera=1977 bezala sartu. Honela izango dugu existitzen ez den {{USA bandera 1777}} izeneko txantiloi bat. Orain egin behar dugun bakarra da hori sortu eta US flag 13 stars – Betsy Ross.svg jartzea da. Eta horrela epe bakoitzarekin. Soluzio sinplea dela uste dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 22:58, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Bale, ulertu dut; baina ingelesak beraien Wikipedian pausu bat harago doaz. Zure soluzioarekin esango nuke erdian geratzen garela, txantiloi kopurua handia baita (bandera bakoitzeko txantiloi bat). en:Wikipedia:WikiProject Flag Template irakurrita informazio asko eskuratu dezakezu baina beraien metodoaren laburpen bat egingo dizut. Espainiaren adibidearekin.
Banderak jartzeko hiru pausu ematen dira:
  1. {{flag|Spain}} idaztean en:Template:Country data Spain deitzen du. Hau da, "flag"-en parametroa "Country data " bezela dago. Flag/flagicon eta horrelako txantiloiak birzuzentzaile bezala ulertu daitezke, herrialde bakoitzaren banderari buruzko datu-basera eramanez.
  2. Behin en:Template:Country data Spain-n, esan daiteke luzatu egiten dela: {{country data Spain | country flag2 | variant = | size = | name = Spain}}. Badirudi ez duela abantailarik baina {{flag|Spain}} kode sinplearen ordez {{flag|Spain|1939|name=España}} erabili izan bagenu orduan ikusten da, ez? Zuk esandakoarekin momentu honetan {{SPA bandera 1939}} bezalako txantiloi bat sortu beharko genuke; enWikipedian ez.
  3. Gero {{country flag2 | alias = Spain | flag alias = Flag of Spain.svg | name = Spain}} -ra aldatzen da. Hau ja irudiarekin lotzeko prest dago.
  4. Emaitza <span class="flagicon">[[File:Flag of Spain.svg|22x20px|border |alt=|link=]] </span>[[Spain|Spain]] da:  Spain.
Ez nahiz ondo azaldu, badakit. Ordu hauek ez dira honenak eta berandu egiten ari zait (zaigu). Egia esan tripak nahiko konplexuak dira baina erabiltzailearen ikuspuntutik ez dago gauza errazago eta ekonomikoagorik. Ingelesek egindakoak pila bat xehetasun ditu (irudian klikatzeko aukerarik ez izatea horrela nahi izan ezik...) eta beraien esperientziaz baliatu beharko ginateke. Gauza bakar batez bakarrik damutzen omen dira: "country" hitza erabiltzea txantiloietan, guztiak ez baitira herrialdeak. Bihar gehiago. --Inorbez(erantzunak hemen) 23:25, 7 Otsaila 2010 (UTC)
Bale, ulertzen dut... baina hori egiteko gure sistema osoa aldatu beharko genuke eta hori, esperientziagatik diotsut... lan handia da! Nire soluzioa ez da oso ezberdina eta horrela sortu ahal ditugu "on demand". Hau da, behar direnean jarri eta kitto. Ez dakit, agian ez da oso elegantea, baina ez da oso korapilotsua aldaketa. Berez {{Espainia}} txantiloiak jada egin dut egin beharreko aldaketa. Orain garaia= horiek definitu behar dira, bakoitzaren bandera zein den jarrita. -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:46, 7 Otsaila 2010 (UTC)

Garapen pixka bat egin ondoren Espainiako adibide batzuk egin ditut. Emaitza nahiko ona da eta oso kode gutxi aldatu beharko genuke, guztia herrialdearen txantiloian. Kode hauek sartuta, emaitzak honakoak dira:

<code>
*{{banderaikur|Espainia}}
*{{bandera|Espainia}}
*{{ESP|garaia=Errepublika}}
*{{ESP|1|garaia=Errepublika}}
*{{ESP|1|Espainiako Bigarren Errepublika}}
</code>

Egiten duena da {{ESP banderak}} izeneko txantiloia deitu. Bertan SWITCH batekin zehaztu daitezke nahi haina aukera ezberdin. Izena guk jartzen diogu, azken adibidean ikusten den bezala. Hori bai, izen hori ez badago definituta, orduan ez da ondo agertuko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:54, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Era berean sistema ondo doa {{Agintaria ESP}} erabilita. Bertan eskaera ere egiten da eta 2010 artikuluan froga eginda ondo atera da. Ez ditut aldaketa gehiago eginda jendeak aldaketa egitea ondo deritzola esan arte. Berandu delako batetik, eta kontsentsua lortzearren bestetik. -Theklan · Eztabaida · E-maila 01:05, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Theklanen proposamenarekin ados. Ezin dugu orain dugun sistematik ingelesezko wikipediako sistemara pasa, arazoa handia delako. Txantiloia asko (adibidez, {{geografia zirriborroa}}, {{biografia zirriborroa}}, etab.) oraingo sistemaren menpe daude eta banderen sistema goitik behera aldatzen badugu, dena pikutara.--An13sa 10:47, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Beno, ba orduan bota jarriko dut lanean guztietan sistema aldatzeko. Eta gero ikusiko dugu nola egiten ditugu orrialde guztiak eta. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:15, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Ez dago inolako arazorik. Nik diodan bezala sistema biak aldi berean egon baitaitezke aldaketa egin arte. Beste gauza bat da zuok nahi ez izatea. Gauza batzuetarako bot-ak segituan jarriko zenituzkete eta beste batzuetan... Eta arrazoi oso sendoekin. Zergatik oinarritu guztia ISO kodeetan? Ezagutzen al duzue Alemaniarena? Eta Bizantzio? Txantiloi kopurua handiegia da gauza konkretu bat egiteko.
enWikipediako modua erabiltzea nahi ez baduzue ez esan zaila dela. Aldaketa egiten diren bitartean sistema biak izan ditzakegu (ziur nago). Eta norbaitek ez badu nik bezala pentsatzen eztabaida hemen bukatu da, ez baitut gehiago defendatuko. Ingelesezko metodoa ez erabiltzea erabakitzen baduzue argi geratu dadila ni aurka nagoela. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:44, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Aber, ez jarri horrela. Metodo hori aurrera eramatea oso zaila iruditzen zait. Aldaketa kopurua izugarria da, nire ustetan. Hori bai, garatzen baldin bagoaz iritsi daiteke momentu bat non orain artekoak zaharkituta geratzen diren eta bestearen alde egiten dugun (dudan kasu honetan, baina guztiok hartu beharreko erabakia da). Momentu honetan dagonea da lehengo sistemari ingelerazkoan erabiltzen dutenaren zati bat egokitu ahal diogula. Gainera ez dugu zertan guztia ISO kodeak erabilita egin behar. Baditugu leku batzuk ez dutela ISO koderik guk sortu dugun banderarako, eta ez da ezer gertatzen. Hori bai, aldaketa osoa egiten bada kontutan hartu behar da beste hainbat txantiloik erabiltzen dutela orain artekotan dugun informazioa, beraz ezin dela dena hankaz gora utzi. Trantsizioa egiten hasteko ideiarik bai? -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:22, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Gauza da ingelesezko wikiko sistema erabiltzen ahsten bagara, txantiloi asko pikutara joan direla ({{geografia zirriborroa}} adibidez. Orain arte {{EH nongo}} erabiltzen genuen txantiloi hortarako eta dena hankaz gora jarri beharko da. Theklanek proposatutako modifikazioarekin herrialde bakoitzerako txantiloi bat sortu beharko da, hori bai, baina ingelesezko wikiko metodoa erabiltzen badugu herrialde bakoitzarentzako biografia txantiloiak, geografia txantiloiak sortu beharko ditugu (adibidez geografia zirriborroetarako ikus [1]).--An13sa 14:43, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Ez dut uste horrela denik. Berez {{EH nongo}} erabiltzen jarraitu daiteke, horiek ezabatu gabe. Hau da, zuzenean txantiloia txertatu. Nik uste posible dela. Hori bai, gauza asko begiratu beharko da zein eragin izango dituen jakiteko. Hala ere en:wpko sistema nahiko ona da, guztia metatzen duelako leku bakar batean. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:09, 8 Otsaila 2010 (UTC)
Ez nuen nire mezu horrekin sentimendu hori espresatzea nahi :-) Nire aldetik ez dut argumentu gehiago ideia hori defendatzen jarraitzeko. --Inorbez(erantzunak hemen) 16:39, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Beno, ba emango dizut arrazoi on bat, eta pisuzkoa. Orain dugun sistemarekin ez dira automatikoak izena eta izana. Hau da, nik errepublika, espainiako errepublika... jartzen baditut {{Espainia}} txantiloian bandera ondo agertzen da, baina izena nik ezarri behar diot eta hau ez da zertan izan behar "benetazko izena". Behin datubasea sortuta askoz hobe da benetako izena atera ahal izatea. Bestetik oraingo sistemarekin gauza asko eskuz egin behar dira, adibidez dokumentazioa. Ingelerazkoan ez dakit nola egiten dute, baina badirudi automatizatuago dagoela hori. Baina... gurean hobea da txantiloiaren sinpletasuna eta kudeaketa sistema. Gainera ez ditugu zirriborro txantiloi infinitu sortu behar. Ez dakit, baditu alde onak eta txarrak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:55, 8 Otsaila 2010 (UTC)

Erraztasuna {{banderaikur|Espainia}} erabiltzea bada {{bandera|Espainia}}-ren ordez emaitza berdina lortzeko esan behar dut ingelesezko sistemak ere {{banderaikur|Espainia}} bezalako txantiloiak baimentzen dituela. Baita erabili ere. Ez dut esan ezta esango {{banderaikur|Espainia}} bezalako txantiloiak gaizki daudenik, baina orain dauden moduan gaizki daude. Ez ginateke horietan oinarritu beharko.
Txantiloien sinpletasuna eta kudeaketa sistemaren inguruan. Niretzako beraiena hobea da diferentziarekin. Dena normalizatua eta automatizatua izatearen abantailak ezin dira alderatu. Bot-ekin lan egiten duzuenok nik baino hobeto jakin beharko zenukete normaletik irteten den zerbait aldatzeak dakarren nekea. Momentu honetan 50.000 artikulu ditugu eta suposatuz artikulu kopuruak sistema honekin lotutako aldaketak egiterakoan eragina duela (artikulu guztiek ez dute banderarik erabiltzen baina proportzio bat egongo da) ez dakit zergatik itxaron behar den 70.000 edo 100.000 izan arte zerbait egiteko.
Gomendatzen dizuet berriz en:Wikipedia:WikiProject Flag Template orritik pasatzea. Bertan uler daiteke zergatik egiten duten horrela eta ez honela, zergatik hau eta ez ha. --Inorbez(erantzunak hemen) 13:30, 9 Otsaila 2010 (UTC)
Nik ikusi nahiko nukeena da "errepide mapa" bat. HAu da, nola heldu hori egin ahal izatera. Zeintzuk aldaketak behar ditugu? Zertan eragingo dute beste txantiloietan? -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:43, 11 Otsaila 2010 (UTC)
Hiru txantiloi mota daude: 1) erabiltzaileak erabiliko dituenak. 2) banderen inguruko datuak biltzen dituztenak. 3) banderaren irudia eta beharrezko lotura sortzen dutenak.
  • 1 eta 3 motakoak errazak dira sortzeko, teknikoki. Kontu handia izan beharko genuke izen egokiak aukeratzearekin horiek baitira erabiltzaileak erabiliko dituztenak eta ez dira nahasgarriak izan behar.
Ingelesez Euskaraz (aukera bat) Deskribapena
flagicon Txantiloi:bandera bandera bakarrik
flag Txantiloi:banderatestua bandera eta testua, bakoitzak zehazten duena
flagcountry Txantiloi:lehenetsia bandera eta herrialdearen/eskualdearen... izen lehenetsia
navy Txantiloi:itsas-armada bandera eta itsas-armadaren izena
air force Txantiloi:aire-armada bandera eta aire-armadaren izena
army Txantiloi:armada bandera eta armadaren izena
Egin zure proposamena mesedez. 3 motakoak sortzeko aukeratzen direnei bukaeran 2 edo horrelako zerbait bat gehituz egin daitezke. Adibidez ingelesezkoan en:Template:country flag2, en:Template:country flagnavy... erabiltzen dute baina ez da derrigorrezkoa (eta ez dut aholkatzen) itzulpen zuzena egitea. "country" hitza ere baztertu egin beharko genuke ahal den neurrian.
  • 2 motakoak dira lana emango dutenak, bandera duen gauza bakoitzeko sortu behar baitira. Lana apur bat errazteko Country showdata bezalako zerbait sortu (Txantiloi:Bandera datuak?) eta gainontzekoa ingelesezkoak, kategoria honetan biltzen direnak, ia-ia literalki kopiatzea litzateke. Parametroak eta herrialdearen/eskualdearen... izena itzuli beharko lirateke bakarrik, irudiak Commonsen daudenez izena mantentzen baitute.
Esango nuke nolabait bot-ekin, eta esandako kategorian batuta daudela baliatuz, inportatu ahal izango zirela baina ez nago ziur. Parametroen itzulpenak ez luke arazorik emango baina nola esan bot-ari Spain Espainia dela? Ez dakit posiblea den.
  • Guzti hau oraingo sisteman ezer ukitu gabe egin daiteke, esan nuen bezala. Behin hau eginda ESP bezalakoak, Bandera txantiloiak kategoriako guztiak hain zuzen, aldatu daitezke (ad. {{bandera|Espainia}} idatziz). Eta honekin bukatu da prozesua.
Eraginak orain dagoenean? Azkenaldian espero ez nituen aldaketak egiten ibili zaretenez ba ez dakit eta ezingo nuke ziur esan. Lehengo moduan zegoela egin izan bagenitu efektu bakarra izango zukeen: lehen zen emaitza, orain . Ez dakit nabaritu duzun baina banderan klikatzean Espainia artikulura eramango luke eta ez irudiaren deskribapen orrira.
Laburpena: txantiloiak sortu eta gero orain daudenak birzuzendu. Zerbait erantzun gabe edo kanpoan utzi dut? --Inorbez(erantzunak hemen) 23:29, 11 Otsaila 2010 (UTC)
Adibide bat egiteko txantiloi batzuk sortu ditut: Txantiloi:Lehenetsia (artikuluetan erabiltzeko), Txantiloi:Lehenetsia2 (irudia eta lotura sortzen dituena), Txantiloi:Erresuma Batua bandera datuak (banderen datuak biltzen dituena). Hori alde batetik. Bestetik, Txantiloi:Bandera datuak (banderen datuek biltzen dituzten txantiloien oinarria) eta birzuzenketa bat.
{{lehenetsia|UK}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|1606}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|itsas-armada-1707}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|itsas-armada-RFA}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|itsas-armada-RMAS}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|zibila}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|gobernua}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|itsas-armada}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|aire-armada}} Txantiloi:Lehenetsia
{{lehenetsia|Erresuma Batua|armada}} Txantiloi:Lehenetsia
Agian ez da adibiderik honena baina ez zuen lan gehiegi eskatzen eta ez nituen txantiloi asko sortzea nahi zuekin eztabaidatu gabe. Izenak ez dira behin-betikoak, beraz, esan zuon ideiak mesedez. Ahalegin du naiz "Herrialde" eta antzeko hitzak baztertzen. Hiriburuen koordenatuak ere sartzeko nahia dut, zehatz mehatz zelan egin ez dakidan arren.
Azkenean nik uste balantzea positiboa dela. 10 bandera desberdin erabiltzeko aukera eta nahikoa da txantiloi bakarra guztientzako. Gero gainera birzuzenketak sortzen baditugu eta abar erabilterrastasun handia dutela ikusten da. --Inorbez(erantzunak hemen) 01:56, 12 Otsaila 2010 (UTC)
Oso ondo dago emaitza, baina ez da oso ezberdina kasu honetan nik sortu nuen adibidearekin alderatuta. Zeintzuk dira dauden onura zehatzak? Nik ere txantiloi bakarra erabiltzen dut  Nafarroa jartzeko. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:56, 12 Otsaila 2010 (UTC)
Desberdintasunak ez dira "handiegiak": Txantiloi:EH-NA banderak izenaren ordez Txantiloi:Nafarroa bandera datuak (edo) bezalako izen bat jarri ezkero, bertan dauden aukerez gain beste batzuk sartzeko aukera eman ezkero (11.000 byte inguru gehiago), Txantiloi:EH-NAren kodea {{banderatestua|Nafarroa}} (edo) izango balitz eta testua dagonean banderan klikatzea kenduko balitz emaitza berdina izango litzateke.
Hori zuk esandako adibidean. Orokorrago: Bandera txantiloietan erabiltzeko txantiloiak kategoriako 1.347 elementuak ez lirateke beharko, switch bat erailtzen duzu bandera bakarrik edo bandera eta testua ikusteko eta ingelesezko sistemarekin goian esandako txantiloiekin egingo litzateke (flagicon, flag...) eta sortutako "XX banderak" txantiloiak erabiltzen jarraitzekotan EH-NA adibidearekin esan ditudan aldaketak egin beharko lirateke, nik diodan moduarekin alderatuz.
Esango nuke orain azaldutakoaz aparte gauza berdinaz hitz egiten hari garela. Noski hau gehiago aztertu beharko litzateke ez baititut aukera guzti-guztiak aztertu. --Inorbez(erantzunak hemen) 11:49, 12 Otsaila 2010 (UTC)
Bale! Ikusten dut ezberdintasuna. Jarraitzen dut pentsatzen agian lan handia izango dela guztia aldatzea, baina bere onurak izan ditzake etorkizunean. Eta onura horiek dira aztertu beharrekoak. Hori bai, batetik bestera igarotzeko milaka aldaketa egin beharko dira, botak erabilita. Eta ingeleratik euskarara pasatzeko ez dakit nik bot egokirik ote dagoen, hau da, guztia inportatu ahal izatea zaila izango dela uste dut. -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:12, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Ondo da. Orduan errepide mapa bat sortu beharko genuke, zeintzuk aldaketak egin behar diren zehazteko. Eta horrekin joango gara gutxinaka-gutxinaka egiten. Ni prest nago lan hori egiteko (banderatxo txantiloiak sortu nituen, guztiak eskuz) Wikipedia hobetzeko balio badute. Gainera SWITCH baten ideia gustatzen zait, erabiltzaileak berdin erabili dezakeelako EH-NA, Nafarroa edo Nafarroa Garaia gauza berdina esateko. Eta hori oso interesgarria da. Dudak ditudana da ea gero SWITCH hori dibersifikatu daitekeen. Hau da, txantiloi batean Espainiako Bigarren Errepublika jarrita emaitza ematea =ESP eta beste batean ematea =Espainiako Bigarren Errepublika. Ez dut oso ondo azaldu, ez dakidalako hobe laburbiltzen ideia... pentsatuko dut nola azaldu adibide batekin.

Beno, baina esandakoa, goazen pauso horiek zehaztera. Agian Wikiproiektu bat ireki daiteke hemen eztabaidatzen jarraitu beharrean, ezta? -Theklan · Eztabaida · E-maila 12:20, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Hemen esaten ari garen guztiak Banderak Wikiproiektuarekin zerikusia duenez eta bertan idatzitako guztian eragina izango duenez eztabaida bertara eramatea proposatzen dut eta ea beste partaideek zer esaten duten. Nik argi daukat etorkizunean onurak izango dituela, ez baitut sistema hoberik ezagutzen, eta zuk diozunaren arabera berdin pentsatzen duzu. Zuk nik baino hobeto jakingo duzu baina badirudi 2007tik gaur arte geldi xamar dagoela Wikiproiektua (2009an An13sa partaide egin zela kenduta Gaizki adierazi dut: An13sa 2008ko uztailean egin zen partaide baina azken aldaketak 2009ko urrian egin zituen.) eta gai honekin berpiztuko litzateke.
SWITCH-aren inguruko zure ideia hori bertako eztabaida orrian jarriko duzu eta bertan jarraitu honekin? --Inorbez(erantzunak hemen) 13:02, 12 Otsaila 2010 (UTC)
Hor jarraitu dezakegu lanean: Wikiproiektu:Banderak -Theklan · Eztabaida · E-maila 14:24, 12 Otsaila 2010 (UTC)
Lehen emaitzak:

--An13sa 19:39, 12 Otsaila 2010 (UTC)

An13sa: Zergatik egin dituzu aldaketak horrela? Uste nuen gai honen inguruan hitz egiten ari ginela. Ni neu zuk egindako aldaketen aldekoa naiz, hemen goian esaten ibili naizen bezala, baina ez horrela. Lehenengo "dena pikutara" eta "hankaz gora" jarriko dela esan eta gero inor baino lehenago aldaketak egiten hasi. En fin. Commons-en Croquantek egin zuena etorri zait burura.
Ahaleginduko naiz gaiarekin esandako Wikiproiektu:Banderak orrian jarraitzen. --Inorbez(erantzunak hemen) 21:49, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Euskarazko Wikipediako azal berria[aldatu iturburu kodea]

Gabon. Hau ahaztu gabe Euskarazko Wikipediaren Azal Berriaren inguruko eztabaida oraindik dantzan dagoela berri eman eta denoi oroitarazteko mezua da.
--Euskalduna esaidak hemen 01:46 2010eko otsailaren 9a (UTC)

Urtarrileko estatistikak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Argitaratu dituzte jada urtarrileko estatistikak: Taulak eta grafikoak -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:10, 10 Otsaila 2010 (UTC)

Aipagarria Euskarazko Wikipediak bere artikuluen sakontasunean 18tik berriro 19ra iragan dela: hortaz hilabete honetan artikulu kopurua igo (nere gustorako nahiko geldi antzera), eta artikuluen kalitatea ere hobera jo duela esan nahi du, kalitatean ez dakit, baina behinik-behin luzeran. -Euskalduna, 22:26, 2010ko otsailaren 10a (UTC)
Gauza nahiko dira adierazgarri urtarrilean. Adibidez inoiz egin den aldaketa kopururik handiena egin dela. Egia da asko botarekin izan direla, baina noizbait hori ere egin behar da. Gainera artikuluen luzera ere igo da, baina batez ere nabarmentzekoa egin ditugun hobekuntzak artikulu txikiekin. Nire ustez hurrengo hilabetean askoz hobeak izango dira emaitzak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:31, 10 Otsaila 2010 (UTC)
Urte amaierarako dudan helburua artikuluen batez-besteko luzera 2.000 bytera igotzea eta 75.000 artikulura iristea da. Zariquiegui 22:36, 10 Otsaila 2010 (UTC)
Nik urte honetarako ez dut artikulu kopuru jakin bateko helbururik (75.000 gehiegixko iruditzen zait, batez ere nere ustez artikulugintzan gure urte hasiera makal xamarra izan delako), bai ordea Galizierazko Wikipedia artikulu dagokienez iragatea (urtarrilean artikulu sorkuntza abiadura moteldu dugunez aldea 4.000 artikulutik 4.400era handitu dute, nahiz eta eurak ere astiro antzean ibili), oraingoz argitarapen kopuruari dagokionez asko hurbiltzen ari gara, jada guk 1.408.000 argitarapen eta eurak 1.448.000 argitarapen dituzte (40.000ko aldea bakarrik).
-Euskalduna, 23:56, 2010ko otsailaren 10a (UTC)

Kalitatearen Hamabostaldia (Garrantzitsua)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Duela gutxi Txokoan otsailaren bigarren hamabostaldian 2010eko Kalitatearen Hamabostaldia egitea erabaki zen. Gaur hilak 10 da, eta zerbait prestatzen hasi behar dugu.--An13sa 15:14, 10 Otsaila 2010 (UTC)

Bai ba! Nik Sitenoticean jarriko nuke Kalitatearen astea egiten gaudela, gogoratzeko batez ere. Eta gero norberak ikus dezala. Egia esan azken hilabetea bilakatu dugu kalitatearena eta artikuluak sortu baino txukuntzen pasa dugu. Agian logoa ere aldatu daiteke eta erratza bat jarri gainetik. Ideiak dira, baina nik uste nhiako garbi geratu zela egin egingo zela. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:42, 11 Otsaila 2010 (UTC)
Sitenotice-n eta logoan agertzearen alde. Ideia ona. --Orereta (erantzunak) 10:51, 12 Otsaila 2010 (UTC)
Agian jada hasiera ofiziala eman behar zaio "hamabostaldiari", otsailak urteko bigarren hamabostaldirik laburrena du!-Adrar, 10:59, 2010ko otsailaren 12a (UTC)
Niregatik ondo... nahi baduzue orain aldatuko dut SiteNotice hori eta hasiko gara. -Theklan · Eztabaida · E-maila 11:03, 12 Otsaila 2010 (UTC)
Niregatik ere primeran. --Orereta (erantzunak) 12:07, 12 Otsaila 2010 (UTC)

Sitenotice-n Hamabostaldiaren berri jartzea ondo dago, baina nire ustez sobran dago eztabaida baten berri sitenotice-n ematea. Beraz, azal berriaren eztabaidari buruzko sitenotice-n dagoen aipamena kenduko nuke.--Orereta (erantzunak) 00:08, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Badakit azalaren eztabaidaren oharra soberan dagoela, baina gaur bakar-bakarrik mantenduko dugu jendea eztabaidaz konturatzeko bestela ez dugu gaia inoiz amaituko. Ados? --An13sa 10:08, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Ondo da. --Orereta (erantzunak) 12:26, 14 Otsaila 2010 (UTC)
Hala ere, agian egokiagoa da sitenotice-ko aldaketak txokoan komentatzea, eta adostasunarekin aldaketak egitea. --Orereta (erantzunak) 15:21, 14 Otsaila 2010 (UTC)

Kalitatearen hamabostaldia eta gehiago[aldatu iturburu kodea]

Kalitatearen hamabostaldia dela eta, hiru grafiko igo ditut, bertan, Wikipediako estatistiken hiru ezaugarri aztertzen dira 2008ko urritik, 2010eko otsailera arte. Gaur lehen aldiz 0,5kb baino txikiagoak diren artikuluak 2000 baino gutxiago dira, lehen aldiz 2004tik.

512 byte baino gutxiago dituzten artikuluak.
Eguneko gehitutako artikuluak.
Artikulu zenbaketa.

19:56, 2010 Otsaila 16 Zariquiegui

Eta grafikoak Wikipedia:2010eko kalitatearen hamabostaldia-ra mugitzen baditugu? --An13sa 19:01, 16 Otsaila 2010 (UTC)

Fenomeno Zariquiegui! --Inorbez(erantzunak hemen) 19:05, 16 Otsaila 2010 (UTC)

Beste bat: Zariquiegui 15:42, 20 Otsaila 2010 (UTC)
Nafarroako udalerrien artikuluek duten luzera (2010-02-20).

Barkatu, baina HotCat zeneukatenok berriro aktibatu behar duzue, egin dudan aldaketatxo baten ondorioz (HotCats ==> HotCat). Sentitzen dut.--Unai (esan) 12:24, 21 Otsaila 2010 (UTC)

Ziurrenik HotCat zer den askok jakingo ez dutenez esango dut duela gutxitik euskarazko Wikipedian gadgetak erabiltzeko aukera gehitu zutela An13sa eta Unaik. Orrialde nagusia Wikipedia:Gadget da eta gaiaren inguruko informazioa dago. Bertan ikus daiteke momentu honetan gadget bi ditugula eskuragarri:
  • HotCat: gadget honek kategoriak gehitu, aldatu edo kentzeko erraztasuna ematen du.
  • refToolbar: gadget honen bitartez erreferentzia garatuak txertatu daitezke.
Nik nire aldetik "refToolbar" erabiltzean arazorik baduzue eztabaida orri honetan idaztea eskatzen dizuet. JavaScript ideiarik izan gabe sortu (kopiatu eta itsatsiren sinonimoa) nuenez baliteke akatsak egotea. --Inorbez(erantzunak hemen) 14:40, 21 Otsaila 2010 (UTC)
Nik HotCat ondo ikusten dut, baina refToolbar jarri dut hobespenetan, nire monobook.jstik lehen nuen Inorbezi eginiko erreferentzia kendu dut eta jada ez dut ikusten. Ez dakit zer den gaizki egin dudana. -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:24, 21 Otsaila 2010 (UTC)
Niri ondo doakit, Theklan, eta ez dut monobook-ik.--Unai (esan) 15:34, 21 Otsaila 2010 (UTC)
Atzo ezin izan nuen erantzun. Arazoarekin jarraitzen duzu? Zure monobookean hainbat aldaketa garrantzitsu egin dituzula ikusi dut. Gaizki jarraitzen badu, nik ere importScript ('Lankide:Theklan/nirebilatzaileak.js'); idatziko dut nirean gertatzen dena hobeto ikusteko, bale? --Inorbez(erantzunak hemen) 08:56, 22 Otsaila 2010 (UTC)
Berez guztia kendu dut, eta horregatik jada ondo funtzionatzen du erreferentziena. Baina nire Monobookean nituen beste gauza guztiak desagertu dira (nik kendu ditudalako, noski). nirebiltzatzaileak.js hori beste gauza bat da, bilatu ematerakoan beste aukera batzuk izateko bilaketarako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:30, 22 Otsaila 2010 (UTC)
Ok. --Inorbez(erantzunak hemen) 09:36, 22 Otsaila 2010 (UTC)

Eusko Jaurlaritzaren GeoEuskadi guneko kartografia CC-BY lizentziapean[aldatu iturburu kodea]

Ahaztu baino lehen, albiste honen arabera, Eusko Jaurlaritzak GeoEuskadin dituen ortoargazkiei CC-BY lizentzia eman diete; beraz, Wikipedian erabil daitezke adibidez mapak egiteko. Honekin lotuta, duela hilabete Eusko Jaurlaritzak 2009. urteko ortoargazkia argitaratu zuen. Hemendik deskarga daiteke 1:5.000 eskalakoa (hemen 10.000 eta hemen 25.000). Zein orri deskargatu behar den jakiteko, begiratu hemen.--Assar; (erantzun hemen) 08:54, 26 Otsaila 2010 (UTC)

Lizentzia orria hemen dago.--Assar; (erantzun hemen) 10:17, 26 Otsaila 2010 (UTC)
Primeran!!--Unai (esan) 10:45, 26 Otsaila 2010 (UTC)