Wikipedia:Txokoa/Politikak/2010eko apirila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Aurrikuspena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Txokoan behin baino gehiagotan proposatu izan da beste wiki batzuetan bezala IP helbide anonimoentzako 'orrialdea gorde' botoia ezgaitzea, lehenengo 'aurreikuspena erakutsi' botoia sakatu dezaten. Honela, bandalismo gutxiago egoteko aukera dugu. Jarriko dugu aukera hori?--An13sa 10:14, 10 Apirila 2010 (UTC)

Ikusi dudanez (zuk ekarritako aukera horrekin) ez da oso zaila. Niregatik jarriko nuke. -Theklan · Eztabaida · E-maila 10:28, 10 Apirila 2010 (UTC)
Niri ere bai ideia ona iruditzen zait. --josugoni (erantzun hemen) 22:01, 10 Apirila 2010 (UTC)

Bai mesedez, eraginkortasun piska bat izan dezakeelako bandalismoa jaisterako orduan Miriku 18:49, 12 Apirila 2010 (UTC)

Saiatu naiz beste wikipedietako kodea kopiatzen, baina ez dut lortzen--An13sa 14:24, 14 Apirila 2010 (UTC)...

Beste wikipedietako administratzaileei laguntza eskatzerik badago? Miriku 17:15, 21 Apirila 2010 (UTC)

Yes check.svg Egina. Saioa itxi eta egin froga.--An13sa 19:10, 23 Apirila 2010 (UTC)
Bikain, An13sa!!--Unai (esan) 08:08, 29 Apirila 2010 (UTC)

Ikasleen proiektuak[aldatu iturburu kodea]

Eztabaida bat abiarazi nahi nuke, wikipedia ikasleen proiektuak garatzeko plataforma gisa erabili behar den erabakitzeko. Ezagutza kooperatiboa eta denak balio du gauza ezberdinak dira nire iritziz.--Joxemai; (erantzunak) 17:14, 21 Apirila 2010 (UTC)

Gaineratuz proiektu horiek antolatzen dituzten irakasleak arduragabekeriaz jokatzen ari direla kasu batzuetan (ez beti).--Joxemai; (erantzunak) 17:17, 21 Apirila 2010 (UTC)

Beno, ados nagoen arren, erabakitzekoa ez dut uste "proiektuak garatzeko plataforma gisa erabili" daitekeen, baizik eta hori egin nahi badute, gutxienez bete beharreko baldintzak zeintzuk izan behar diren erabakitzea. Niri oinarrizko batzuk otu zaizkit:
  • wikipediako administratzaileei edo txokoaren bitartez egingo den proiektuaz abisatzea (bereziki, zenbat izango diren eta zer egingo duten)
  • erabiltzaile orrietan irakasle edo antolatzailearen helbide edo erabiltzaile izen bat agertzea
  • txantiloi moduko bat prestatu (kategoria berezi batekin) artikulu guztiak "jarraitu" ahal izateko
  • antolatzailea edo irakasleak wikiformatuaren oinarriak azalduko dituela konprometitzea, baita zirriborro eta definizio arteko ezberdintasuna
Beti behar da laguntza, baina azkenean askotan bandalismoa dirudi Miriku 17:23, 21 Apirila 2010 (UTC)
Ados nago eta horrelako zerbait pentsatu dut, baina proiektuaz abisatu behar dela jakinaraztea ez da hain erraza. Horretarako, azalean bertan lotura bat jarri beharko litzateke irakasleentzako ohar gisa eta hala ere ez da ziurtatzen proiektua abisatu egingo dela. Baina hori lortuko bagenu, beste guztia aise egingo genuke (txantiloi, ...). Konpromezuarena gauzatzea zailagoa iruditzen zait. Garbi dagoena da ezin dugula derrigortu ere egin proiektuaren berri ematera, baina bai eska daitekeela kalitate minimo bat. Labur, azaleko loturarena, irakasleentzako oharra modura, ezinbestekoa iruditzen zait (eta ondoren txantiloia). Eta abisatzen ez bada, zorrotz jokatzea eztabaidatua, wikitu, ezabatzeko proposatu eta horrelakoekin eta noski oso gaizki badago zuzenean ezabatzeko berehalako eskumena izatea (administratzaileok badaukagu, baina askotan diplomaziaz, luzeegi eztabaidatu ere egiten dugu eta kasu hauetan arinago jokatu behar dugula iruditzen zait).---Joxemai; (erantzunak) 05:56, 22 Apirila 2010 (UTC)

Arazoa handitu egingo zaigu, gainera, "Eskola 2.0" delako ekimen instituzionalarekin. Ikasle guztiek edukiko dute ordenagailu bat, eta errazena irakaslearentzat ikasle guztiak Wikipedian saltseatzen jartzea da, inolako filosofiarik eta erabiltzeko argibiderik eman gabe. Lotsagarria da, eta erabat ados nago zuokin. Nire ustez, artikuluen luzeran dago gakoetako bat. Hau ez da Wikiztegia, eta horrelako ikasle askok definizio labur bat idazten dute, eta ondoren, ospa. Horiek zuzen-zuzenean ezabatu daitezke, Joxemaik esan bezala, batez ere akats ortografikoak dituztenean (eta hala izan ohi da). Mirikuk ematen dituen lau betebeharrak ez daude gaizki; garrantzitsuenak, nire ustez, 2.a eta 4.a dira: irakasleek erabiltzaile-kontu bat sortu beharko lukete, eta Wikipedia zer den eta nola erabiltzen den irakatsi. Bestela, gu geu prest egon beharko ginateke klase teoriko batzuk eskoletan emateko...--Unai (esan) 07:58, 22 Apirila 2010 (UTC)

Guztiz ados Unaigaz. Bandalismoa biderkatu egingo zaigu, ikasleak "saltseatzen" dauden bitartean, informazio bilketa egiten ari direlakoan. Oso arazo zaila da eta ez dut uste oharrak nahikoak direnik. Dena den, jendea enteratzeko, hobe litzateke adostasunera helduz gero, kanpora begira publikatzea (zabaldu, sustatu...) --Janfri; bai esan? 08:26, 22 Apirila 2010 (UTC)
Ideia ona, Janfri. Zer egiten dugu, idazki bat, edo, besterik gabe, eztabaida hau zabaldu-sustatu-zuzeutu? Agian idazkiarena txukunagoa izan daiteke...--Unai (esan) 08:47, 22 Apirila 2010 (UTC)
Idazkiarena ideia ona da, baina agian ez nahikoa. Ohar bat edo jar daiteke goian, edo nonbaiten "irakasleentzat laguntza". -Theklan · Eztabaida · E-maila 09:38, 22 Apirila 2010 (UTC)
Ados guztiarekin (txantiloia, oharra, idazkia). Finean, Wikipedia irakaskuntzan erabiltzen hastea ona izan daiteke eta horretarako bitartekoak ere sortu beharko ditugu. Aurrera begira, bandalismoa izugarri handitzen bada, pentsatu beharko genuke zer egin horrekin (editatzeko logeatzera behartu, etab.). --Orereta (erantzunak) 11:17, 22 Apirila 2010 (UTC)

Uhm...Theklan-ekin eta beste guztiekin ados: ohar (eta laguntza edo tutorial) batzuk jarri behar dira irakasle-ikasleentzako, nik are gehiago, oinarrizko arau batzuk jarriko nizkieke; eta era berean, baina ZuZeu, Sustatu, etab.-erako idazki bat prestatu.

Bi ideiak guztiz beharrezkoak dira eta aurreko batean aipatutako bat aplikatzea garrantzizkoa da: anonimoentzako derrigorrezko aurreikuspena.

Oinarrizko arauei beste bat gehitu nieke:

  • wikipediako administratzaileei edo txokoaren bitartez egingo den proiektuaz abisatzea (bereziki, zenbat izango diren eta zer egingo duten)
  • erabiltzaile orrietan irakasle edo antolatzailearen helbide edo erabiltzaile izen bat agertzea
  • txantiloi moduko bat prestatu (kategoria berezi batekin) artikulu guztiak "jarraitu" ahal izateko
  • antolatzailea edo irakasleak wikiformatuaren oinarriak azalduko dituela konprometitzea, baita zirriborro eta definizio arteko ezberdintasuna
  • ikasleek bandalismorik egingo ez dutela zaindu beharko du antolatzaileak

Nik medikuntzako fakultatean eskatu didan jendeari azaldu diot wikipedia nondik nora dihoan, bereziki Ugarteburu txapelketagatik. Aholkatu eta lagundu dezakegu, baina abisatzen edo eskatzen baldin badute, bestela ez dago zer egin. Miriku 13:25, 22 Apirila 2010 (UTC)

Ematen du badela adostasuna. Ekimenaren berri ematea (hobe txokoan) eta gero, lankideen jarraipenei kasu egitea. Saiatuko naiz zerbait zirriborratzen eta horren gainean hasiko gara lanean. --21:23, 22 Apirila 2010 (UTC)
Hasi dut zirriborroa: Lankide:Janfri/Ikasleak_idazkia --Janfri; bai esan? 21:36, 22 Apirila 2010 (UTC)