Wikipedia:Txokoa/azalaren proposamena (2009)/An13sa/Nabarmena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abbadia jauregia
Abbadia jauregia

Abbadia jauregia Hendaiako (Lapurdi) itsaslabarren gainean dago, Santa Ana muturreko muinoan. Anton Abbadiak eraikiarazi zuen 1860 eta 1870 artean, Eugène Viollet-le-Duc eta haren jarraitzaile Edmond Duthoit arkitektoen zuzendaritzapean, estilo neo-gotikoan, eta Ingalaterran XIX. mendean egin ziren gazteluen eredura.

Anton Abbadiaren paperen arteko 1865eko aurrekontu batzuetan, gaztelua egiteko aurreikusiriko gastuen guztizko kopurua ageri da: 172.887 libera, altzariak kontuan hartu gabe.

Hil aurretik, Anton Abbadiak gaztelua eta lur sail osoa Frantziako Zientzia Akademiari utzi zizkion.


Euskal Wikiatlasa
Euskal WikiAtlasa ezagutu, euskal argazkiak bozkatu, Euskal Herriko irudiak igo, etab.