Wikiproiektu:Haur eta Gazte Literatura/Egoiliarra/Deialdia

Wikipedia, Entziklopedia askea



Euskal Haur eta Gazte Literatura

Wikipedia
Wikimedia Commons
Wikiturriak
Wikidata
Haur Liburuaren Dokumentaziogunerako egonaldi deialdia.


Donostiapedia proiektuaren barruan, Haur eta Gazte Literatura proiekturako wikilari egoiliar bat.
The GLAM-Wiki Revolution, Wikimedia UK-ek egindako bideoa egoiliarren esperientziak azaltzen, azpitituluak euskaraz

Aurkezpena[aldatu iturburu kodea]

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE aurrerantzean), Donostiapedia proeiktuaren inguruan eta Donostia 2016 Hiriburutzaren eta Donostia Kulturaren laguntzaz, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean garatzen ari den Haur eta Gazte literaturaren wikiproiekturako egoiliar baten bila dabil. Horretarako deialdi hau luzatzen du.


Deialdiaren helburua[aldatu iturburu kodea]

Deialdiaren helburua DONOSTIAPEDIA proiektuan parte hartzeko wikilari egoiliar bat hautatzea da. Egonaldia Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean egingo da. Wikilari egoiliarrak, Haur Liburutegiaren Dokumentazioguneko teknikarien zuzendaritzapean, ondorengo lanak egingo ditu:

  • Haur eta Gazte literaturari buruzko artikuluak Wikipedian sortzea. Horretarako Haur Liburuaren Dokumentaziogunean dauden dokumentuak erabiliko dira.
  • Haur eta Gazte literaturen inguruko autore ezagunenen artikuluak Wikipedian euskarara itzultzea.
  • Ilustrazioak, liburu azalak, eta irudiak orokorrean Wikipedian erabiltzeko baimena lortzea.
  • Dokumentuak digitalizatzea eta sailkatzea, eta Commons-era igotzea.
  • Haur eta Gazte literatura eta Wikipediaren inguruko jarduerak antolatzea (hitzaldiak, ikastaroak, editatoiak....).
  • Egonaldia eta ekintzei buruzko txostenak egitea eta Wikilari komunitateari jakinaraztea.


Parte hartzeko baldintzak[aldatu iturburu kodea]

  • Gradua izatea Humanitateen edo Gizarte Zientzien eremuan, edo eremu horietako edozein diziplinetako azken urteko gradua egiten egotea. Halaber, eremu horietan gradua ez izanagatik, posible izango da aurkeztea baldin eta literaturaren inguruko ezagutza erakusten bada.
  • Euskaraz ondo jakitea (titulazioak baloratuko dira) eta euskarazko literaturaren inguruko ezagutza izatea.
  • Ingelesa edo/eta frantsesa ezagutzea, gutxienez B2 maila.
  • Teknologia berrietan aritzeko gaitasuna izatea (argitalpenak, blogak, sare sozialak eta abar baloratuko dira)


Egonaldia[aldatu iturburu kodea]

Kontratua: 5 hilabetez, martxoaren 1etik uztailaren 31 bitarte, Haur Liburuaren Dokumentaziogunean. Astelehenetik ostiralera, eguneko 4 orduko jarduna, 3 egun goizez eta 2 arratsaldez. Ordutegia egokitu daiteke egoiliarraren eta Dokumentaziogunearen beharren arabera. Behar izanez gero, formakuntza jasoko luke Wikipedia eta Wikimedia proiektuen inguruan. Honez gain, wikilari bat izango du tutoretza eta jarraipen lana egiteko.


Hornidura eta baliabideak[aldatu iturburu kodea]

Egonaldi honek lansaria izango du, eta hala, 5000 euro gordin ordainduko dira guztira.

Edukiak sortzeko beharrezko ekipamenduak (ordenagailua, kamerak, etab.) Haur Liburuaren Dokumentazioguneak jarriko ditu.


Beharrezko dokumentazioa eta eskatzeko epea[aldatu iturburu kodea]

Interesdunek hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

  • Izena emateko fitxa (I. eranskina).
  • Curriculum Vitaea
  • Jorratu beharreko gaiaren gaineko ezagutzak, esperientzia eta motibazioa azaltzeko gutuna.

Deialdi honetara aurkezteak oinarri hauek erabat onartzea dakar. Agiri guztiak 2016ko otsailaren 25erako 14:00ak baino lehen bidali beharko dira posta elektroniko honetara:

jarduerak@idazleak.eus


Balorazio irizpideak[aldatu iturburu kodea]

Balorazio batzordeak aztertuko ditu hautagaitzak, kalitate eta egokitasuna teknikoa ebaluatzeko, deialdiaren irizpideekin bat. Horien artean ondokoak nabarmentzen dira:

  • Curriculum Vitaea.
  • Lizentzia askeen inguruko proiektuetan esperientzia izatea.
  • Euskal literaturaren inguruko ezagutza eta lanak eginak izatea.
  • Liburutegia eta dokumentugintzaren inguruko ezagutza izatea.


Balorazio batzordea[aldatu iturburu kodea]

Balorazio Batzordea hurrengo hauek osatuko dute: Euskal Idazleen Elkarteko ordezkari bat, Donostiapedia proiekturen bi teknikari, Haur eta Gazte Dokumentazioguneko liburuzaina eta euskarazko Wikipediako administzaile bat. Baliteke hautagaiei elkarrizketa bat eskatzea (online edo aurrez aurre). Otsailaren 29n egingo litzateke. Balorazio Batzordearen erabakia otsailaren 29tik aurrera jakinaraziko da, www.idazleak.eus eta www.dss2016.eu webgunearen bidez, eta onuradunei, eman duten helbidera zuzenduz. Balorazio Batzordeak deialdia hutsik utzi ahal izango du, aurkeztutako hautagaiek behar adina baldintza betetzen ez dituztela ondorioztatuz gero.


Aukeratutako egoiliarraren betebeharrak[aldatu iturburu kodea]

Hautatutako egoiliarra ondorengoetara behartuta egongo da: - Esleitzen zaion zereginak betetzea, Haur Liburuaren Dokumentazioguneko arduradunaren eta Wikipediako tutore baten koordinaziopean. - Lana jendaurrean aurkeztera, haren premiei egokituriko formatu batean, Euskal Idazleen Elkarteak egokitzat jotako moduan. - Egonaldiaren esperientzia dokumentatzera, prozesuei buruzko txosten bat egin eta entregatuta. Erregistro hori Donostiapedia proiektuaren esparruan egin beharreko lanaren jendaurreko aurkezpenaren lagungarri izan daiteke. - Egonaldia behar bezala gauzatzeko barne-arauak betetzera (ordutegiak, segurtasun-protokoloak, materialen erabilera, instalazio erabilgarriak, eta abar).


Ordaintzeko modua[aldatu iturburu kodea]

Diru horniduraren zenbatekoa ondorengo planteamenduaren arabera ordainduko da: - Hilabetearen amaieran, 2016ko martxoa eta uztaila bitarte, 1.000 euro gordineko ordainketa egingo da. Horretarako egoiliarrak faktura egin beharko du eta beharrezkoak diren zergen atxikipena aurkeztuko du.

Ordainketak faktura bakoitzean adierazitako IBAN kontuan egingo dira.


Deialdiaren baldintzak[aldatu iturburu kodea]

Jabetza intelektuala[aldatu iturburu kodea]

Wikipediari lotutako proiektua izaki, eduki guztia Commons-era igo behar da lizentzia librearekin. Hau da, edukiaren lizentziak honako erabilerak baimendu behar ditu: Kopia oso edo partzialak egin ahal izatea. Obraren publikazio eta hedapena egiteko aukera. Obra eratorrien publikazio eta hedapena egiteko aukera. Obraren erabilpen komertziala egin ahal izatea. Beraz, Haur eta Gazte literaturaten wikiproiektuak eta DSS2016EUk Jabetza Intelektualaren arloan dituen helburu estrategikoak bermatzeko, jabari publikoaren, kode irekiaren eta jakintzarako sarbide librearen kulturaren sustapena bermatzeko, kontratu honen pean sortutako eduki orok CC-BY-SA Creative Commons Aitortu-Partekatu lizentzia izango du. Kontratatuak, beraz, lagatzen dizkio ustiapen-modalitate eta/edo euskarri oro ustiatzeko eskubideak, baita euskarri digitalen gainekoak ere, denbora- edo lurralde-mugarik gabe eta hirugarrenei lagatzeko ahalmena berariaz adierazita

Aukeratutako pertsonaren irudi eskubideak[aldatu iturburu kodea]

Partaideak baimena ematen du DONOSTIAPEDIA proiektuaren esparruan hartzen zaizkien irudiak (argazkiak, bideoak, eta abar) erabiltzeko, proiektuaren ondoren eginiko informazio- edo sustapen-lanetan.

Datuak babesteko legea[aldatu iturburu kodea]

DBLOn xedatutakoari jarraiki, emandako datuak EIEren jabetzako datu-base informatizatu batean gordeko direla jakinarazten dugu eta EIEko programa eta jarduera kulturalei buruzko informazioa bidaltzeko besterik ez direla erabiliko. Datu horiek ez zaizkio inola ere EIE ez den hirugarren bati emango. Dena den, informatzeko, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkaratzeko eskubideak beti gauzatu ahal izango dira, EIEren egoitzan idazki bat aurkeztuta (Zemoria kalea, 25 - 20013 Donostia) edo ondorengo helbidera helaraziz: info@idazleak.eus.





I. ERANSKINA. PARTE HARTZEKO ESKABIDE[aldatu iturburu kodea]

Izena .............................................................................................................................................. 1. deitura ............................................................................. 2. deitura........................................................................................

Jaioteguna ............................................................. NAN .......................................................... Letra .......................................

Helbidea ............................................................................................................................................................................................................................................

Zkia. ........................... Esk ......................... Solairua ..................................................... Letra ..............

Herria ........................................................................... P.K. ................................................................


Tel. .................................................... / ........................................................................


E-mail ..................................................................................................................




…………………..………(e)n, 2016eko ……………………..aren ………(e)(a)n.