Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Donostiako Haur Liburutegia eta Haur Liburuaren Dokumentaziogunea
Haur Liburutegi Nagusia HLDokumentaziogunea 1.jpg
Datuak
Kokapena Donostia
Sortze-data 1994
Zuzendaria Elena Oregi
Webgunea Haur Liburuaren Dokumentaziogunea

Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea Donostiako Udal Liburutegien Sarearen zerbitzu espezializatua da, haur liburugintzari buruzko dokumentu funtsak bildu, gorde eta ikertzaile eta beste erabiltzaileen esku jartzen dituena. Udaleko Donostia Kultura sailak sustatu eta kudeatzen du.

Euskal Herrian haur literaturari buruzko dokumentazio zentro bakarra da. 1994an inauguratu eta Donostiako Parte Zaharreko Fermin Kalbeton kaleko 25 zenbakiko eraikinean du egoitza. Donostiako Haur Liburutegi Nagusia ere han dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asun Balzola (1942-2006) idazle eta irudigilearen dohaintza.

Concha Chaos liburuzainak 1970an haurrei zuzendutako sail berezia sortu zuen Konstituzio Enparantzan zegoen liburutegiko hirugarren solairuan.

Gaur egungo kokapenean Haur Liburutegi Nagusia 1994an inauguratu zuten ofizialki. Haur Liburuaren Dokumentaziogunea ere bere ekimenez sortu zen eta bertako zuzendaria izan zen 2007an erretiratu zen arte.

Donostiako 2007ko Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen egindako lana eskertzeko.

2007tik aurrera Elena Oregi izan da Haur Liburutegi Naguasiaren arduraduna. Donostia Kulturako liburutegien sarean dago.

Instalakuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fermin Kalbeton kaleko eraikinean Donostiako Haur Liburutegi Nagusiarekin partekatzen ditu instalakuntzak. Halaber, 0-5 urte bitarteko haurrentzako liburutegi berezitua ere badago han, Concha Chaosen ekimenez. Guztira, instalakuntzak 665 metro karratu ditu.

Bilduma eta zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean Haur Liburutegiaren bilduma 41.433 dokumentuak osatzen dute, hainbat euskarritan eskuragarri. Horietatik egungo haur literatura eta baliabideak 29.633 dira eta 13.987 dokumentu Haur Liburuaren Dokumentaziogunean (bilduma historikoan 11.800 ale, erreferentzia gelako bilduma 2.370 ale eta GuraSOS bilduma, gurasoei zuzendutako zerbitzua kontutan izanik, 392 ale). Aipagarriak dira ere hemerotekako aleak 37 aldizkako argitalpenekin, horietatik 11 digitalak.

Azpimarratzekoa da Haur eta Gazte Literatura Aldizkarien izenburuak 1906tik hona.

2007an Asun Balzola egileren eta ilustratzailearen dohaintza jaso zen, 1942tik 2007ra arteko dokumentuak biltzen dituena, eta kokapen propio batean jarri zen. Funts horretan bere lan originalak (1200 ilustrazio) eta bere artxibo eta liburutegi pertsonalaren dokumentazio ugari daude.

Eskaintza dokumentala helburu integrala lortu nahi du, beraz haur literatura historikoa eta modernoa zaintzen saiatzen da. Hala, euskaraz argitaratzen den dena erosten da eta gazteleraz argitaratuen artean nabarmenenak.

Aipatzekoak dira:

Irakurketa Erraza bilduma : behar bereziak dituen publikoarentzat.

Beste Hizkuntzetan bilduma : Katalogoan gazteleraz gain topa daitezkeen hizkuntzen artean hauek daude: katalana, galiziera, ingelesa, frantsesa, alemaniera, arabiera, txinera, poloniera, portugesa, errumaniera, errusiera.

Azpimarratzekoa da, bestalde, Mariasun Landa idazlearen lan literarioen atzerriko hizkuntzetako itzulpenalk: greziera, esperantoa, albaniera, eslovienera...[1].

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzua espezializatua izanik erabiltzaileei eskaintzen zaien zerbitzu mota ugari daude.

Informazio eta ikertzaileentzako arreta-zerbitzua.( aurrez aurrekoa edo online).

Dokumentuen eskuragarritasuna: irakurketa gela zerbitzua, mailegu zerbitzua, liburutegien arteko mailegua, erreprodukzio zerbitzua (fotokopia eta eskanerra), desiderataei arreta, Internet eta teknologia berriak: Wifi eta ofimatika, e-booken mailegua, ordenagailu eramankorren mailegua.

Haur literaturan eta irakurketaren inguruan lan egiten duten hainbat laguntzailerekin batera egiten da lan, besteak beste, erakunde publiko eta elkarteak, eskola liburuzainak, eta udal liburutegietako profesionalak.

Irakurketa sustapenerako jarduerak eta programak:

Jarduera eskaintza ugari eta askotariko publikoari egokitua: ipuinaren ordua, irakurketa klubak (paperezko argitalpenekin edo i-padak erabiltzen), bisita gidatuak, udako taldeei arreta. Hainbat elkarterekin elkarlana, besteak beste: Galtzagorri elkarteak antolatutako Bularretik mintzora programan Motxila ibiltariaren jardueran elkarlana, Mestiza elkartea...

Ikastaroak udal liburutegietako profesionalei zuzenduak edo interesatuei (guraso, hezitzaile, hezitzaileeak...).

Informazio eta dokumentazio hedapena.

Hedapen lana : Dokumentu berrien zabalkuntza, irakurketa sustapenerako baliabide aukeraketak (irakurketa gidak edota gomendioak), erakusketak.[2].

Wikipedia, enziklopedia askearen alde aritu da lanean Euskal Wikipedian wikiproiktuak bideratzen: Euskal Haur eta Gazte literatura wikiproiektua eta Wikiproiektua: Liburutegia:Idazlezainak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur liburutegiaren zuzendaria zenaren Concha Chaosen argitalpenak:

  • (Gaztelaniaz)«La Sección Infantil de la Biblioteca Municipal de San Sebastián», Bilduma, Errenteria, 2. zenbakia, 1988, 227-237 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Bibliotecas Infantiles: Una animación a la lectura», Bibliotecas públicas: 1as jornadas, San Sebastián, 20-21-22 de mayo de 1988 (antolatzaile: Gipuzkoako Liburuzainen Elkartea), 1989,77-86 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Biblioteca Municipal de San Sebastián», CLIJ: Cuadernos de literatura infantil y juvenil, ISSN 0214-4123, 3. urtea, 17. zenbakia, 1990, 38-40 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Bibliotecas infantiles: el juego de la imaginación», CLIJ: Cuadernos de literatura infantil y juvenil, ISSN 0214-4123, 5. urtea, 42. zenbakia, 1992, 18-21 orrialdeak.
  • (Gaztelaniaz) «Los bebés en las bibliotecas», Educación y biblioteca, ISSN 0214-7491, 6. urtea, 46. zenbakia, 1994 (alearen gaia: «Bibliotecas para los más pequeños (0 a 6 años)»), 48-50 orrialdeak.
  • Salaberria, Ramón:"Concha Chaos: bibliotecaria infantil"– Educación y biblioteca ISSN: 02 14-7491, Vol/Nr 85, dic. 1997, págs.7-12
  • (Gaztelaniaz) «Hezkuntza: La biblioteca escolar, una juguetería llena de saber poco aprovechada: (2002-06-22)»
  • «Haur liburutegiak: askatasungune», Behinola: haur eta gazte literatura aldizkaria, ISSN 1575-8168, 14. zenbakia, 2006, 34-42 orrialdeak.

2007. urtetik aurrera agertutako argitalpenak:

  • Oregi, Elena: "Donostiako haur liburutegia eta haur liburuaren dokumentazio-gunea. – Jakingarriak aldizkaria ISSN 1697-6215, Nº. 68, 2010, págs. 22-27
  • Maza, Marta: “Conservación, estudio, difusión y valoración de la literatura y las bibliotecas infantiles: el Centro de Documentación del Libro Infantil de Donostia, San Sebastián ”. – Mi biblioteca: La revista del mundo bibliotecario, ISSN 1699-3411, Nº. 39, 2014, págs. 72-75


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Donostiako Haur Liburuaren Dokumentaziogunea

Koordenatuak: 43° 19′ 23.3″ N, 1° 59′ 05.9″ W / 43.323139°N,1.984972°W / 43.323139; -1.984972