Edukira joan

Wikibidaiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikivoyage» orritik birbideratua)
Wikivoyageren logotipoa

Wikibidaiak edo Wikivoyage egile boluntarioen lanarekin osatutako bidai gida doan eta librea da. Izena erabiltzen duen Mediawiki teknologiatik dator.

Webgunea Wikitravelen italiera eta alemanierazko bertsioetako lankideek euren edukiak leku berri batera mugitzeko hartutako erabakiarekin hasi zen. 2006ko abenduaren 10ean Wikivoyage izeneko webgunea sortu zen. Alemaniako elkarte batek kudeatzen du, Wikivoyage e.V.. Edukia Creative Commons Attribution-ShareAlike lizentziapean argitaratzen da.

2012an euren hosting zerbitzuarekin hainbat arazo izan ostean ingelerazko Wikitravelen bertsioaren proiektua zatitu zen. Ingelerazko Wikitravelen komunitatea berriro batu zen Wikivoyageko taldearekin eta, aldi beraen, Wikivoyageko hizkuntza guztietako bertsioak Wikimedia Foundationen zerbitzarietara igaro ziren, Wikipedia berari ostatu ematen dion fundazioa. 2013ko urtarrilaren 15ean Wikimediaren barruko beste proiektu baten gisa aurkeztu zen, lantaldeak erabaki horrekin ados zeudela esan ostean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]