Will Penny
Will Penny | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1968 |
Izenburua | Will Penny |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | deskarga digitala eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tom Gries (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Tom Gries (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Walter Seltzer (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Paramount Pictures |
Edizioa | Warren Low (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Roland Anderson (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Raksin |
Argazki-zuzendaria | Lucien Ballard |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Will Penny, 1968ko Tom Griers estatubatuar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako western film bat da. Charlton Heston, Joan Hackett, Donald Pleasence, Ben Johnson, Bruce Dern eta Slim Pickens aktoreek antzeztu zuten.
1960ko Sam Peckinpahk zuzendutako The Westerner telesailaren "Line Camp" atalean oinarritua dago.
Western filmetan ohiko pertsonaia den Cowboy bakartia protagonista du, haren sentipen, ahulezia eta bere burutik pasatzen den orotan barneratuz.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Will Penny (Charlton Heston) harat-honata zorte txarrarekin dabilen cowboy bakarti bat da, behinola gaizkile talde batek basamortuaren erdian gosez eta egarriz hil dadin loturik abandonatua. Hiltzorian dela, Mendebaldera bere senarrarekin berrelkartzera doan emakume batek (Joan Hackett) eta haren semetxoak (Jon Gries) topatu, salbatu eta osatu arte zainduko dute. Piskanaka, Willek emakumearengatik esker ona baina gehiago sentitzen hasiko da, emakumeak ere Willengatik erakarpena sentitzen hasiko eta mutikoak ere estimua hartuko dio.
Halere, gaizkile taldea itzuli eta hirukoteak aurre egin beharko die.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Charlton Heston: Will Penny
- Joan Hackett: Catherine Allen
- Donald Pleasence: Quint predikatzailea
- Ben Johnson: Alex, Flat Arrantxoko kapataza
- Lee Majors: Blue
- Bruce Dern: Rafe Quint
- Slim Pickens: Ike Walterstein
- Anthony Zerbe: Dutchy
- Matt Clark: Romulus
- Jon Gries: Horace "Button" G. Allen mutikoa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1968ko filmak
- Charlton Hestonek antzeztutako filmak
- Joan Hackettek antzeztutako filmak
- Donald Pleasencek antzeztutako filmak
- Lee Majorsek antzeztutako filmak
- Anthony Zerbek antzeztutako filmak
- Ben Johnsonek antzeztutako filmak
- Jon Griesek antzeztutako filmak
- Bruce Dernek antzeztutako filmak
- Slim Pickensek antzeztutako filmak
- Clifton Jamesek antzeztutako filmak
- G. D. Spradlinek antzeztutako filmak
- Luke Askewek antzeztutako filmak
- Lydia Clarkek antzeztutako filmak
- Matt Clarkek antzeztutako filmak
- Quentin Deanek antzeztutako filmak
- Roy Jensonek antzeztutako filmak
- William Schallertek antzeztutako filmak
- Paramount Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Western filmak