Willis Drummond

Wikipedia, Entziklopedia askea
Willis Drummond
Willis Drummond (45356751661).jpg
Willis Drummond Intxaurrondo kultur etxea, 2018/10/13.
Datuak
Jatorria Baiona (Lapurdi)
Musika mota Rock
Urteak 2006 -
Produkzioa
Diskoetxea(k) Bidehuts
Taldekideak
Xan Bidegain
Rafa Rodrigo
Felix "Rüdiger"
Jurgi Ekiza
Joseba B. Lenoir
Informazio gehigarria
MusicBrainz MusicBrainz Picard logo.svg

Willis Drummond, Baionan 2006 urtean sortutako Rock taldea da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xan, Rafa (aurrez Skunk taldean aritutakoa) eta Felix elkartu ziren, berehala kide gehiago batu zitzaizkien[1]. 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik Willis Drummond. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiako Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen.

2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten[1]. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko[1]. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz[2] eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, "Athabasca" eta "Joan Ikustera" esate baterako[3].

2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen[4]. 2019an Zugzwang diskoa atera dute.

Jurgi Ekizak bakarlari gisa ere jorratu du bere bidea.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolaborazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak (Bidehuts, 2010)
  • Kantuz. Euskal Presoak Etxerat (2011)
  • Euskal Herria Zuzenean, 2013 (2013)
  • Hala Bedi irratia 30 urte kolpez kolpe! (2013)
  • Herri Urrats 2015 (2015)
  • Gazte Akelarrea (2017)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Willis Drummonden disko berria:» www.ikasbil.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  2. «2015eko bideoklipa | Herri Urrats» www.herriurrats.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  3. (Gaztelaniaz) «Willis Drummond "Tabula rasa" - Crítica en MondoSonoro» MondoSonoro 2016-12-21 Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  4. «WILLIS DRUMMOND + Inoren Ero Ni» Jimmy Jazz Gasteiz Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  5. «A ala B» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  6. «Tabula rasa» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  7. «Willis Drummond - Jon Iraundegi» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  8. «Live» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-16.
  9. «Zugzwang» www.badok.eus Noiz kontsultatua: 2019-11-16.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Willis Drummond Aldatu lotura Wikidatan