Edukira joan

Intxaurrondo kultur etxea

Intxaurrondo kultur etxea
Donostia Kultura
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′49″N 1°57′13″W / 43.313542°N 1.953711°W / 43.313542; -1.953711
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera2011
Kontaktua
HelbideaFelix Gabilondo plaza, 1

Intxaurrondo Kultur Etxea Donostiako Intxaurrondo auzoan dauden bi kultur etxeetako bat da. Hego Intxaurrondo auzunean kokaturik, 2011ean inauguratu zen. Lehengo Intxaurrondo Berri kultur etxea ordezkatu zuen. Eraikin berriak, kultur etxeaz gain, kiroldegia ere bada.

Zerbitzuen artean, hauek dira nagusienak: liburutegia, haurtxokoa, gaztelekua, musikarako aretoak, erakusketa aretoa, espazio eszenikoa eta informazio gunea. Programazioaren aldetik, musika kontzertuak eta musika taldeen egonaldiak kultur etxearen ikur bihurtu dira.

Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoak (EEP) kudeatzen du.

Literatura Plazara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iratxe Retolaza

Euskarazko literaturako liburuak komentatzeko solasaldiak antolatzen dituzte Plazara Goaz euskara Taldearekin batera. Urtean lau saio izaten dira Iratxe Retolazak gidatuta. Hauek dira azken urteetan landu diren liburu batzuk:[1]

Komiki solasaldiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikiak komentatzeko solasaldiak antolatzen dituzte, urtean sei saio izaten dira, hiru euskaraz eta hiru gaztelaniaz.

Igor Leturia izaten da komiki-solasaldien gidaria euskarazko saioetan[6] eta Juan Manuel Díaz de Guereñu gaztelaniazkoetan ari da 2015etik.[7]

Igor Leturiak solasaldiak 2017tik gidatzeaz gain komikiak aztertzeko albisteak zabaltzen ditu bere blogean.[8][9][10][11] Besteak beste, komiki hauek landu ditu solasaldi horietan : Ni ez naiz Mikel Laboa,, Gerezi garaia, Sasi artean Elgeta, Maus, Mugako dragoiak, Palestina (eleberri grafikoa), Persepolis, Lurbinttoko ohoinak, Natasha, Antzara eguna. Basolatik berri onik ez, Bidea da borroka, Black is Beltza, Iraultza eta bizi!, Maurizia. Biziminaren hotsa eta Nork eleberri grafikoa.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Plazara Goaz - Intxaurrondoko euskara taldea. (2025-10-27). Literatura Plazara. (kontsulta data: 2026-05-26).
  2. «literaturaren zubitegia - Antxiñe Mendizabal Aranburu» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2023-02-06).
  3. «literaturaren zubitegia - Felipe Juaristi» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2023-02-06).
  4. LITERATURA PLAZARA: Bidasoan gora (2022-03-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (kontsulta data: 2023-02-07).
  5. Erredakzioa. (2017-11-13). «Gu orduko hauek - Garazi Arrula» 111 Akademia (kontsulta data: 2023-02-06).
  6. Komiki saioa: Ni ez naiz Mikel Laboa (2023-01-10) – Euskaraz nahiago, ESKERRIK ASKO!. (kontsulta data: 2023-02-06).
  7. «Your Personal Dashboard | NETVIBES» www.netvibes.com (kontsulta data: 2022-02-14).
  8. e-gor. «Intxaurrondo Kultur Etxeko euskarazko komiki solasaldien denboraldi berria abian da» Eibar.ORG | Eibarko peoria (kontsulta data: 2021-08-20).
  9. «Buyan: heriotzaren uhartea, Martin & Xabier Etxeberria eta Aritz Trueb» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2021-08-21).
  10. Kultura, Donostia. «Komikigintza: Cano eta Holgado elkarlanean» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2021-08-21).
  11. «Persepolis, Marjane Satrapi» www.donostiakultura.eus (kontsulta data: 2021-08-21).
  12. komikia - Plazara goaz - Intxaurrondo. 2025-11-11 (kontsulta data: 2026-05-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]