Wolof Inperioa
Itxura
| Wolof Inperioa Jolof | |||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1350 – 1549 | |||||||||||||||
| Monarkia | |||||||||||||||
Wolof Inperioa eratu zuten estatuak | |||||||||||||||
| Geografia | |||||||||||||||
| Hiriburua | Linguère | ||||||||||||||
| Kultura | |||||||||||||||
| Erlijioa | Erlijio tradizionala, Islam | ||||||||||||||
| Historia | |||||||||||||||
| Sorrera | 1350 | ||||||||||||||
| Dankiko gudua: Inperioa desegin zen | 1549 | ||||||||||||||
| |||||||||||||||
Wolof Inperioa, Djolof eta Jolof ere deitua, Mendebaldeko Afrikako inperioa izan zen, XIV-XVI. mendeetan gaur egun Senegal den lurraldean nagusi izan zena. 1350. urte inguruan sortu zen; XV. mendean izan zuen indar handiena, inguruko estatu txikiak bere agintepean zituela. Portugesak heldu zirenean, 1440 aldean, harreman politiko eta ekonomiko onuragarriak izan zituzten haiekin; 1549. urtean ordea, aldameneko Cayor estatuak garaitu zituen wolofak: itsasertza galdu zuten, eten ziren europarrekiko harremanak eta gainbehera etorri zen inperioa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/11/1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.