Waalo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Waaloko Erresuma
Waalo
1287 – 1855
Monarkia
Eskualdea 1707an. Waalo goi-ezkerraldean dago, Re. d'Oualle ou de Brak deitua.
Geografia
HiriburuaNdiourbel;
Ndiangué;
Nder
Kultura
Hizkuntza(k)Wolofera
ErlijioaErlijio tradizionala, Islam
Historia
Ondorengoa
Mendebaldeko Afrika Frantsesa

Walo (woloferaz: Waalo) mendebaldeko Afrikako erresuma izan zen, XII-XIX. mendeetan Senegal ibaiaren beheko ibilguan nagusi izan zena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lurraldeek haranaren zati batzuk hartzen zituzten, baita iparraldean eta hegoaldean ere, Ozeano Atlantikoraino hedatuz. Iparraldean arabiar emirerriak zeuden; hegoaldean, Cayor erresuma; ekialdean, Wolof.

Waalok sistema politiko eta sozial zaila (batez ere bere kasta sistema oso formalizatu eta zurruna) zuen, gaur egun Senegalgo wolof kulturan oraindik etengabeko eragina duena. Erresuma, zeharka hereditarioa izan zen, hiru familia matrilinealek gobernatua: jatorri etniko ezberdinekoak ziren Logar, Tedyek eta Joos familiak hain zuzen ere. Joosarrak serer jatorrikoak ziren. Sineko Erresumakoa zen Lingeer Ndoye Dembak serer klan hau Waalon ezarri zuen. Lingeer Fatim Beye bere amama, dinastia honetako matriarka eta arbasoa da. Familia matrilineal hauek etengabeko borroka dinastikoetan parte hartu zuten brak edo Waaloko errege bihurtzeko, bai elkarren artean eta baita Waaloko estatu mugakideekin ere. Erregina edo errege-printzesa haiei lingeer zioten.

Waalo 1287an sortu zen. NDiadiane Ndiaye agintari sasilegendarioa erresuma honetakoa zen. Pertsonaia misteriotsu honek Wolof Inperioa gobernatu zuen. NDdiadianen agindupan, Wolofek Waalo basailu bihurtu zuen.

Waaloko errege-hiriburua lehenik Ndiourbel (Guribel) izan zen Senegal ibaiaren iparraldeko ertzean, egungo Mauritanian. Gero ibaiaren hegoaldeko ertzean Ndiangué hirira aldatu zuten eta, azkenekoz, Nderrera eraman zuten Guiers aintziraren mendebaldeko ertzean. Waalok esklabista mairuen etengabeko erasoaldiak jasan zituen, baita barnealdeko gerrak ere.

Brakek Seb Ak Baor izeneko nolabaiteko legebiltzar batekin batera gobernatu zuen eta funtzionario eta dignatarioen hierarkia konplexu baten gainean zegoen. Emakumeek goi-karguak zituzten, eta leku nabarmena zuten historia politiko eta militarrean.

Waalok frantsesekin itun onuargarriak sinatu zituen. Hauek bere basea ibaiaren bokaletik gertu Saint-Louis uhartean (oraingo Saint-Louis, Senegal) ezarri zuten. Frantziarrek Waalori, ibaian ontziratzen zen Arabiako goma edo esklabo karga bakoitzeko ordainsariak ordaintzen zitzaizkion, bere merkataritzaren "babesaren" truke. Batzuetan, babes hori ez zen eraginkorra izan, batez ere, Waaloren basailuak, Bethio bezala, independentzia lortu zutenan. Guztira, Waalok 52 errege izan zituen bere sorreratik.

Waalok bere erlijio tradizionala zuen. Goi-klaseak haranean zehar hedatu zen islamera berandu bihurtu ziren, izan ere, brakak ez ziren XIX. mendera arte bihurtu.

Waaloko erregeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen John Stewartek African States and Rulers (1989) bere lanean proposaturiko zerrenda.[1]

# Erregea (brak) Agint. hasiera Agint. bukaera
1 N'Dya-N'Dya 1186 1202
2 Mbang Waad 1202 1211
3 Barka Mbody 1211 1225
4 Tyaaka Mbar 1225 1242
5 unknown 1242 1251
6 Amadu Faaduma 1251 1271
7 Yerim Mbanyik 1271 1278
8 Tyukuli 1278 1287
9 Naatago Tany 1287 1304
10 Fara Yerim 1304 1316
11 Mbay Yerim 1316 1331
12 Dembaane Yerim 1331 1336
13 N'dyak Kumba Sam Dyakekh 1336 1343
14 Fara Khet 1343 1348
15 N'dyak Kumba-gi tyi Ngelogan 1348 1355
16 N'dyak Kumba-Nan Sango 1355 1367
17 N'dyak Ko N'Dyay Mbanyik 1367 1380
18 Mbany Naatago 1380 1381
19 Meumbody N'dyak 1381 1398
20 Yerim Mbanyik Konegil 1398 1415
21 Yerim Kode 1415 1485
22 Fara Toko 1485 1488
23 Fara Penda Teg Rel 1488 1496
24 Tykaaka Daro Khot 1496 1503
25 Naatago Fara N'dyak 1503 1508
26 Naatago Yerim 1508 1519
27 Fara Penda Dyeng 1519 1531
28 Tani Fara N'dyak 1531 1542
29 Fara Koy Dyon 1542 1549
30 Fara Koy Dyop 1549 1552
31 Fara Penda Langan Dyam 1552 1556
32 Fara Ko Ndaama 1556 1563
33 Fara Aysa Naalem 1563 1565
34 Naatago Kbaari Daaro 1565 1576
35 Beur Tyaaka Loggar 1576 1640
36 Yerim Mbanyik Aram Bakar 1640 1674
37 Naatago Aram Bakar 1674 1708
38 N'dyak Aram Bakar Teedyek 1708 1733
39 Yerim N'date Bubu 1733 1734
40 Meu Mbody Kumba Khedy 1734 1735
41 Yerim Mbanyik Anta Dyop 1735
42 Yerim Khode Fara Mbuno 1735 1736
43 N'dyak Khuri Dyop 1736 1780
44 Fara Penda Teg Rel 1780 1792
45 N'dyak Kumba Khuri Yay 1792 1801
46 Saayodo Yaasin Mbody 1801 1806
47 Kruli Mbaaba 1806 1812
48 Amar Faatim Borso 1812 1821
49 Yerim Mbanyik Teg 1821 1823
50 Fara Penda Adam Sal 1823 1837
51 Kherfi Khari Daano 1837 1840
52 Mbeu Mbody Maalik 1840 1855

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Stewart, John. (1989). African States and Rulers. Londres: McFarland, 288 or. ISBN 0-89950-390-X..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Barry, Boubacar. (1972). Le Royaume du Waalo Le Sénégal avant la Conquête. Paris: François Maspéro, 393 or..
  • Barry, Boubacar. Rita Cruise O’brien ed. «The Subodination of Power and Mercantile Economy : The Kingdom of Waalo 1600-1831» Sage Series on African Mod. and Dev. in: The Political Economy of Under-Development, Dependence in Senegal. (Kalifornia) 3: 39–63..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]