X: The Man with the X-ray Eyes
X: The Man with the X-ray Eyes | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1963 |
Izenburua | X: The Man with the X-ray Eyes |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma eta beldurrezko zinema |
Iraupena | 80 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Corman |
Gidoigilea(k) | Robert A. Dillon (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Roger Corman |
Konpainia ekoizlea | American International Pictures (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Les Baxter |
Argazki-zuzendaria | Floyd Crosby |
Argumentu nagusia | Zientzialari eroa |
Euskaraz | |
Izenburua | X: X-izpidun begiak dituen gizona |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
X: The Man with the X-ray Eyes (euskaraz X: X-izpidun begiak dituen gizona) 1963ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko eta beldurrezko filma bat da. Ray Milland, Diana Van der Vlis, Harold J. Stone, John Hoyt, Don Rickles eta Cathie Merchant aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diane Fairfax doktoreak (Diana Van der Vlis) nazioartean ospe handia duen James Xavier doktoreari (Ray Milland) bere ikusmenari buruzko lanak diruz laguntzen aritu zaion fundazioak bere ikerkuntzek emaitzarik eman ezean finantziatzetik lagako duela berri eman dio. Albiste txar honen ondorioz, Xavierrek X-izpi ikusmena bereganatuaraziko dion suero arrikutsua beregan frogatzea erabakiko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ray Milland: James Xavier doktorea
- Diana Van der Vlis: Diane Fairfax doktorea
- Harold J. Stone: Sam Brant doktorea
- John Hoyt: Willard Benson doktorea
- Don Rickles: Crane
- Morris Ankrum: M. Bowhead
- John Dierkes: predikatzailea
- Kathryn Hart: Mart andrea
- Vicki Lee: gaixo gaztea
- Barboura Morris: gaixo gaztearen erizaina
- Jonathan Haze: eroa
- Dick Miller: eroa
Ekoizpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]3 aste eskasetan eta 300.000 dolarretako aurrekontuaz filmatu zen, «ultraikusmena» edota gauza eta objetuetan zehar ikusteko ahalmena gaitzat du. Honakoan, protagonista ez da ohiko superheroia (antzeko ahalmena duen Supermanetik oso urrutik dago), bai ordea bere ahalmenaren bidez ordurarte jabetzen ez zen bere inguruko mundu bat deskubritu eta jasaten duen aldaketa sakonari oso gaizki egokitzen zaion pertsona, X-izpien ahalmena gero eta boteretsuagoa den heinean doktorea ere erotuz joango delarik. Filmaren amaiera ezustekoa eta txundigarria da guztiz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- X: The Man with the X-ray Eyes filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- X: The Man with the X-ray Eyes filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- 1963ko filmak
- Roger Cormanek zuzendutako filmak
- Ray Millandek antzeztutako filmak
- Harold J. Stonek antzeztutako filmak
- Don Ricklesek antzeztutako filmak
- Dick Millerrek antzeztutako filmak
- John Hoytek antzeztutako filmak
- John Dierkesek antzeztutako filmak
- Jonathan Hazek antzeztutako filmak
- Morris Ankrumek antzeztutako filmak
- Diana Van der Vlisek antzeztutako filmak
- Roger Cormanek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zientzia-fikziozko filmak
- Beldurrezko filmak
- Zientzialari eroei buruzko filmak