The Tomb of Ligeia
The Tomb of Ligeia | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1964 |
Izenburua | The Tomb of Ligeia |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, Z movie (en) , film dramatikoa eta ghost film (en) |
Iraupena | 78 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Roger Corman |
Gidoigilea(k) | Robert Towne |
Antzezlea(k) | |
Vincent Price Elizabeth Shepherd (en) John Westbrook (en) Richard Vernon (en) Frank Thornton (en) Ronald Adam | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Samuel Z. Arkoff Pat Green |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Ekoizle eragilea | Roger Corman James H. Nicholson |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Kenneth V. Jones (en) |
Argazki-zuzendaria | Arthur Grant (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
The Tomb of Ligeia (euskaraz Ligeiaren Hilobia) 1964ko Roger Corman estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. 1938ko Edgar Allan Poe estatubatuar idazlearen Ligeia kontakizun laburrean oinarritua dago. Vincent Price, Elizabeth Shepherd eta John Westbrook aktoreek antzeztu zuten.
Roger Cormanek zuzendutako Poeren kontakizunetan oinarritutako film saileko zortzigarrena eta azkena izan zen.
Ingalaterran filmatu zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Verden Fell (Vincent Price) bere lehen emazte Ligeiaren (Elizabeth Shepherd) heriotzak atsekabetua eta era berean hiltzearen etsipenaz emazte ateoak Jainkoari buruz esandako aipamen ia blasfemoek mehatxatua sentitzen den gizasemea da. Bakarrik eta betaurreko ilun bitxi batzuk jaztera derrigortzen duten ikusmen arazoaz kezkaturik, Fell munduaz isolatua bizi da. Baina bere gogoz kontra, ezustean ezagutu duen Rowena (Elizabeth Shepherd) neska gazte egoskorrarekin ezkonduko da, dirurienez, aurrez Fellen aspaldiko laguna den Christopher Goughen (John Westbrook) emaztegaia izana.
Fellen Ligeia lehen emaztearen espirituak senar-emazte ezkonberriak bizi diren landetxe-abadetxea sorgindu duela dirudi, eta gauez jazotako ikuskari batzuk eta Ligeiaren espiritua jabetu dela dirudien katu beldurgarri baten agerpenak Fell guztiz larrituko dute. Azken unean, Fellek Ligeiaren espirituari aurre egin ala saiakera horretan hil egin beharko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vincent Price: Verden Fell
- Elizabeth Shepherd: Rowena Trevanion/Ligeia
- John Westbrook: Christopher Gough
- Derek Francis: Lord Trevanion
- Oliver Johnston: Kenrick
- Richard Vernon: Vivian doktorea
- Frank Thornton: Peperel
- Ronald Adam: Apaiza
- Denis Gilmore: Morroia
- Penelope Lee: Neskamea
Beste egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rogern Corman zuzendariak burututako Edgar Allan Poe idazlearen gainontzeko egokitzapenak:
- House of Usher (1960)
- Pit and the Pendulum (1961)
- The Premature Burial (1962)
- Tales of Terror (1962)
- The Raven (1963)
- The Haunted Palace (1963)
- The Masque of the Red Death (1964)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1964ko filmak
- Roger Cormanek zuzendutako filmak
- Robert Townek idatzitako filmak
- Vincent Pricek antzeztutako filmak
- Ronald Adamek antzeztutako filmak
- Samuel Z. Arkoffek ekoitzitako filmak
- Pat Greenek ekoitzitako filmak
- Metro-Goldwyn-Mayerrek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Mamuei buruzko filmak
- Edgar Allan Poeren idazlanetan oinarritutako filmak
- XIX. mendean girotutako filmak