Edukira joan

Xabier Agirre Urteaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Agirre Urteaga, 2016. urtean.

Xabier Agirre Urteaga (Eibar, Gipuzkoa, 1967ko abenduaren 8a) filosofia irakasle, saiakera egile eta idazlea da. 1990an filosofian lizentziatua eta 2006an doktoratua John Rawls adostasun politikoaren bila. Erlijioa eta gizarte garaikideetako pluralismoaren kudeaketa izenburuko tesiarekin.[1][2] Bizilekua Nafarroa Garaian du, Girgillaon.

Gaztetatik idatzi izan ditu ipuinak zein artikuluak. Horietako batzuk argia ere ikusi dute hainbat hedabidetan (Korrok,[3] Uztaro,[4] Eta kitto!, Jakin[5], Berria[6]...).

Filosofia politikoa du ikerketa eremu. Agirreren saiakera sarituak argitaratu dira:

  • Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun?, Bilbo: Euskaltzaindia-BBK, 2004 (Mikel Zarate Sariak 2004)[7][8].
  • Tolerantziaren gaineko disertazioa, Iruñea: Pamiela, 2006 (Juan Zelaia Saria 2006)[9].
  • Rawls-en arrastoak, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 2010 (Becerro de Bengoa XXII Saria 2010)[10].
  • Korapiloaren hasiera, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 2016 (Becerro de Bengoa XXVII Saria 2015)

Mikel Belasko Ortegak eta Koldo Colomo Castrok zuzendutako Izarbeibarra eta Mañeruibarra: etxe izenak liburuan parte hartu zuen, bere herriko atalean.[11]

Ohiko kolaboratzailea da Iruñerriko Euskalerria irratian, filosofia gaietan.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Agirre Urteaga, Xabier. (2006). John Rawls adostasun politikoaren bila. Erlijioa eta gizarte garaikideetako pluralismoaren kudeaketa. TESIKER, Euskarazko doktorego-tesiak.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Agirre Urteaga, Xabier. (2006). «John Rawls adostasun politikoaren bila. Erlijioa eta gizarte garaikideetako pluralismoaren kudeaketa» www.educacion.gob.es (Teseo) (kontsulta data: 2023-11-13).
  3. Taberna Irazoki "Kapi", Mikel. (2010). «Amaren bizkotxoa» TK 22: 263 or...
  4. Agirre Urteaga, Xabier. (2007). «Xabier Agirre Urteagaren tesiaren laburpena» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 62): 117–118. ISSN 1130-5738. (kontsulta data: 2023-11-13).
  5. «Nazionalismoa biribilgunean - Jakin.eus» www.jakin.eus (kontsulta data: 2023-11-13).
  6. Urteaga, Xabier Agirre. (2023-11-13). «Xabier Agirre Urteaga» Berria (kontsulta data: 2023-11-13).
  7. «BBK-Euskaltzaindia sariak (1958-2008) - Sarituak» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-11-09).
  8. Agirre Urteaga, Xabier. (2005). Zertan dira askatasuna eta berdintasuna gaur egun? / Xabier Agirre Urteaga. : Euskaltzaindia  : Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa ISBN 978-84-95653-70-3. (kontsulta data: 2023-11-09).
  9. «Upaingoa euskaraz: Tolerantziaren gaineko disertazioa» www.pamiela.com (kontsulta data: 2023-11-09).
  10. Erredakzioa. (2023-11-13). «Xabier Agirre Urteagak irabazi du saiakera arloko Becerro de Bengoa saria» Berria (kontsulta data: 2023-11-13).
  11. Ortega, Mikel Belasko; Castro, Koldo Colomo; Urteaga, Xabier Agirre. (2014). Casas de Valdizarbe y Valdemañeru: nombres e historia = Izarbeibarra eta Mañeruibarra : etxe izenak. Loxa ISBN 978-84-617-2796-4. (kontsulta data: 2023-11-09).
  12. «Xabier Agirre (filosofoa): "Indarkeria luzatzen bada ez da eraginkorra" - Iruñerria» euskalerriairratia.eus (kontsulta data: 2023-11-10).