Uztaro (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Izena Uztaro
Sortze urtea 1990
Mota Giza eta gizarte zientzien aldizkari akademikoa
Saltzen den lurraldea Euskal Herria
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna 4 zenbaki urtean
Argitaratzailea Udako Euskal Unibertsitatea
Zuzendaria Jokin Apalategi
ISSN 1130-5738
Webgunea www.uztaro.com

Uztaro giza zientzien eta gizarte zientzien euskarazko aldizkari akademikoa da. 1990ean sortu zen eta ondoko jakintza-arloetako lanak argitaratzen ditu: ekonomia, zuzenbidea, psikologia, pedagogia, filosofia, kazetaritza, soziologia, soziolinguistika, hizkuntzalaritza, glotodidaktika, literatura, itzulpengintza, ikasketa klasikoak, artea, musika, historia eta geografia.

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) sortutako aldizkari akademikoetako bat da. Aldizkariak diziplinartekoa izan behar zuen. Euskarazko ikerkuntzan ari zirenak gutxi ziren, eta guztiak aldizkari berean elkartzea garrantzitsua izan zen. EHUn baziren bestelako aldizkari batzuk, sektorekakoak, baina ahalik eta eremu zabalena biltzeko dizeinatu zuten, eta aldizkariaren zuzendaritza ere horrela egituratu zen. Emile Durheimn soziologo eta filosofo frantsesak 1900ean ehun urte lehenago sortutako L'Année Sociologique aldizkaria hartu zuten eredutzat, diziplina ezberdinak elkartu baitzituen.[1]

2011tik Latindex zientzia aldizkarien sarean sartuta dago Uztaro aldizkaria, horri esker euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketen mailan errekonozituta daude.[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]