Euskalerria irratia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Iruñerriko euskal irrati kateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Euskal Herria (argipena)».

Euskalerria irratia Nafarroako irratia da, euskaraz emititzen duena, (FM 91.4). Iruñetik eta batez ere Iruñerrirako lan egiten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñeko Komunikabideak enpresak sortu zuen, eta badu Euskalerria Irratia Elkartea deritzan bazkide sare bat laguntzaile. 1988ko azaroaren 7an egin zituen lehendabiziko emankizunak. Zuzendaria Mikel Bujanda izan da hasieratik, eta gaur egun 12 pertsonak osatzen dute lantaldea, haien artean Reyes Ilintxeta, Juan Kruz Lakasta, Hiart Leitza eta Pello Argiñarena. Bestalde, kolaboratzaile sareak ere laguntzen du herri eta auzoetako berri ematen eta gaiak aurkezten.

Urte askotan zehar, nahiz eta sarritan eskatu, esleipenak eskaini izan ziren guztietan, Nafarroako Gobernuak ez zion lizentziarik eman, eta hori dela kausa irratiak egoera irregularrean aritu behar izan du orain artean. Irrati komertziala eta profesionala izateko bidean horrek eragozpen eta traba ugari ekarri dio. Enpresa kudeatzaileak auzitara jo izan du lizentzia esleitzeko lehiaketetan Euskalerria Irratiari lizentzia iruzur bidez ezkutatu zaiolakoan.

2010.ean, Erreniega gainean zuen antena Nafarroako Gobernuak kenarazi zion, hegazkinen hegalaldietako komunikazioetan interferentziak sortzen zituelako argudioa baliatuz. Urte berean, 30.000 euro batzen zuten hiru isun jarri zizkion administrazioak, baimenik gabe emititzeagatik.

2012an, hirugarrenez Europako Kontseiluak baieztatu zuen, besteak beste, Nafarroan den euskal irrati baten beharra, Euskalerria Irratia izaki aukerarik egokiena. Azaroaren 7an Atarrabian egindako galan 25. urte hastea ospatu zuen, euskaltzale, bazkide, kolaboratzaile eta abarren babesa jasoz. Aukera on izeneko kanpaina udaberrian abiatu izanik, 100en bat bazkide berri lortu zituen urte horretan.

Azkenik, 2015eko abuztuan, Nafarroako Gobernuak 1997tik esleitu gabe zeuden bi lizentzietako bat emango ziola jakinarazi zuen[1]

Saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat saioren artean, irratia oso ezaguna da Osasunak etxean jokatzen dituen futbol partidak igandero zuzenean ematen dituelako, euskaraz eta osorik horrelakorik egiten duen kate bakarra dela.

Kolaboratzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordainik jasotzen ez duten hainbat kolaboratzaile du irrati honek, 2012an 200 baino gehiago ere. Kolaboratzaileen artean honako hauek daude: Gorka Urbizu eta Jon Celestino musikariak; Anjel Erro idazlea; Aritz Ibañez (Osasunaren futbol partiden emanaldietan), Idurre Eskisabel, Haritz Pascual, Unai Lako eta Urko Aristi kazetariak; Xabier Aierdi soziologoa; Martin Juanena kirolzalea; Patxi Urrutia politikaria; Izaskun Mujika aktorea; Inma Errea idazlea eta abar.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]