Edukira joan

Korrok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korrok
Motaliteratura fanzinea
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaIruñea
Banaketa
Ekoizpen osoa12
Historia
ErredaktoreakJon Alonso, Josune Aranburu, Josetxo Azkona, Xabier Diaz Esarte, Ana Iribar, Aingeru Epaltza, Patziku Perurena, Txiki Idoate, Gorka Setien, Isidro Rikarte, Joakin Balentzia, Bixente Serrano Izko
andima.armiarma.eus/korr/aurki.htm

Korrok literatura fanzine bat izan zen, 1984tik 1989ra Iruñean (Nafarroa Garaia) argitaratua.

Doan zabaldu zen Korrok aldizkariaren lehen zenbakia Iruñean 1984ko martxoan, Auzolan liburu denda babesle zuela hasieran; doan bigarrena ere hilabete baten buruan. Sortzaileak hileroko maiztasunari eusteko asmotan abiatu ziren, eta erdietsi zuten ekaina bitartean lau ale jarraian kaleratzea. 1984ko maiatzean Barañaingo Garrasik inprimatutako hirugarren zenbakitik aurrera finko samarra izango da talde eragilea: Jon Alonso, Josune Aranburu, Josetxo Azkona, Xabier Diaz Esarte, Ana Iribar eta Mikel Taberna; maketa eta grafismo lanak: Jabier Alonso eta Patxi Huarte. Bost zenbaki egin zituzten 1984an, hiru 1985ean, eta handik aitzina makalaldi txiki batzuekin beste lau 1989ko maiatzera arte. Aldizkari garrantzitsua izan zen Korrok, ez bakarrik hamabi ale argitaratu zirelako, baizik eta marrazkilari eta idazle askoren plaza ere izan zelako: Aingeru Epaltza, Patziku Perurena, Txiki Idoate, Gorka Setien, Isidro Rikarte, Joakin Balentzia, Bixente Serrano, Asisko Urmeneta...[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]