Edukira joan

Xabier Lete zuzenean. Errenteria 1999.IX.25. Azken Kontzertua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Lete zuzenean. Errenteria 1999.IX.25. Azken Kontzertua
Xabier Lete taldearen Zuzeneko grabazioa
Argitaratze data2011
Grabazioa1999ko azaroaren 25a
IraupenaBi CD
DiskoetxeaA&M Kultur Promotora

Xabier Lete zuzenean. Errenteria 1999.IX.25. Azken Kontzertua Xabier Leteren grabazio historiko baten edizioa da, egilea hil ondoren plazaratua. 1999ko irailaren 29ko kontzertu hori Letek eman zuen azkena izan zen. Kontzertua Errenterian "Kilometroak" ekintza kulturalen barruan antolatua zen. Kontzertu honen ondoren kantariak berriro gaixotu zen, haren ahotsa ahuldu egin zen eta, ondorioz, berriro ere publiko aurrean ez abestea erabaki zuen. Harrezkero poesia errezitalekin bakarrik konformatu behar izan zuen.[1] Kantariarekin batera, eszenatoki gainean, harekin sarritan aritutako musika taldeak disko ilun eta gogor hauek sortu zuten; bertan, Leteren betiko kantuekin batera, Jacques Blel kantautore belgikarraren sei bertsio jaso ziren beste zenbait kanta berriekin. Orokorrean, lan osoan, "Chanson française" estiloaren eragina nabaria da.

Diskoan abesti ospetsu honen sei kanta biltzen dira. Kanta hauek Lete prestatzen ari zen proiektu zabalago batenak ziren. Zoritxarrez, proiektu hori ezin izan zuen burutu. Joxan Goikoetxearen arabera Lete konpositore horrengana jotzen zuen erreferente eta inspirazio bila.[2]

Kantuen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 01 - Sarrerako aurkezpena
  2. 02 - "Biographia", Xabier Lete eta Karlos Giménez
  3. 03 - Habanera aurkezpena
  4. 04 - "Habanera", Xabier Lete
  5. 05 - Malkoak euri balira aurkezpena
  6. 06 - Malkoak euri balira, Xabier Lete eta Imanol Lartzabal
  7. 07 - Agian aurkezpena
  8. 08 - "Agian", Xabier Lete eta Karlos Giménez
  9. 09 - Lore bat, zauri bat aurkezpena
  10. 10 - "Lore bat, zauri bat", Xabier Lete
  11. 11 - Corrandes d'exili aurkezpena
  12. 12 - "Corrandes d'exili", Joan Oliver, Lluis Llach
  13. 13 - Henry Millerri eskutitza aurkezpena
  14. 14 - "Henry Millerri eskutitza", Xabier Lete eta Karlos Giménez
  15. 15 - Zuk badiozu aurkezpena
  16. 16 - "Zuk badiozu", Xabier Lete eta Karlos Giménez
  17. 17 - Jardin bat zuretzat aurkezpena
  18. 18 - "Jardin bat zuretzat", Xabier Lete eta Karlos Giménez
  19. 19 - Dama gazte bati azken agurra aurkezpena
  20. 20 - "Dama gazte bati azken agurra", Pio Baroja eta Karlos Giménez
  21. 21 - Xalbadorren heriotzean aurkezpena
  22. 22 - "Xalbadorren heriotzean", Xabier Lete
  1. 01 - San Martin, azken larrosa aurkezpena
  2. 02 - "San Martin, azken larrosa", Georges Brassens
  3. 03 - Maitale zaharren kanta aurkezpena
  4. 04 - "Maitale zaharren kanta", ("La chanson des vieux amants"), Jacques Brel
  5. 05 - Lotsatiak aurkezpena
  6. 06 - "Lotsatiak", ("Les timides"), Jacques Brel
  7. 07 - Hurrengoa aurkezpena
  8. 08 - "Hurrengoa", ("Au suivant"), Jacques Brel
  9. 09 - Zaharrak aurkezpena
  10. 10 - "Zaharrak", ("Les vieux"), Jacques Brel
  11. 11 - Ez nazazu utzi aurkezpena
  12. 12 - "Ez nazazu utzi", ("Ne me quitte pas"), Jacques Brel
  13. 13 - Amsterdam aurkezpena
  14. 14 - "Amsterdam", Jacques Brel
  15. 15 - Musikarien aurkezpena
  16. 16 - "Ni naiz", Xabier Lete
  17. 17 - Teknikarien aurkezpena
  18. 18 - "Nafarroa arragoa", Xabier Lete
  19. 19 - "Izotz-ondoko eguzki", Xabier Lizardi, Xabier Lete

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Joxan Goikoetxea, CDaren karpetan jasotako sarrera.
  2. Ibidem.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]