Ni naiz
Ni naiz | |
---|---|
Xabier Leteren musika-lana | |
Egilea | Xabier Lete |
Argitaratze-data | 1974 |
Izenburua | Ni Naiz |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Ni naiz Xabier Lete olerkari eta abeslariak sortu eta idatziriko abestia da. Abesti honen bertsio ezagun bat egin zuen Doctor Deseok.
Xabier Letek 1974an argitaratu zuen Xabier Lete diskoko lehen abestia izan zen. Hau da, Leteren lehen diskoko lehen kanta da hau. Nonbait Letek kantagintzan egiten zuen bere aurkezpena da Ni naiz kanta hau.
Doctor Deseok abestiaren bertsio bat egin zuen 1993an. Luhartz taldeak, Benito Lertxundik, Anne Etxegoienek edo Pettik ere abestu dute.
Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Horrela hasten da abestia:
Ni naiz Erreka zikinen iturri garbiak Aurkitu nahi dituen poeta tristea. Ni naiz...
Hamaika aldiz errepikatzen da "Ni naiz ..." patroiko eredua, eta horien artean hirutan tartekatzen da errepika lelo hau:
Ez zaidazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea, Nora ote doan denbora aldakorrak daraman bidea.
Euskara batuaz honela dena: "Ez iezadazu galdetu gauza ilun guztien arrazoi gordea, Nora ote doan denbora aldakorrak daraman bidea."
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroa, arragoa
- Alzateko jaun
- Izotz-ondoko eguzki
- Seaska kanta
- Kontrapas
- Errota zaharra
- Greziako itsasontzia
- Habanera
- Hargin andaluza
- Itsasoan urak haundi
- Izarren hautsa
- Neskazar bat tentatzen Txirritak jarriyak
- Norteko trenbideari
- Xalbadorren heriotzean
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ni naiz abestia entzungai - Xabier Leteren jatorrizko bertsioa
- Xabier Leteri eginiriko elkarrizketa eta "Ni naiz" bere abestia entzungai.
- "Ni naiz" abestiko hitzak ikusgai.
![]() |
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |