Xelomit (Dibriren alaba)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xelomit (Dibriren alaba)
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaDibri
Seme-alabak

Xelomit (hebreeraz: שְׁלֹמִית‎) Biblian ageri den pertsonaia da, Lebitarrena liburuan izenez aipatzen den emakume bakarra[1][2].

Xelomit Bibliako narrazioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lebitarrena liburuko 24. atalak gizon jakin baten istorioa kontatzen du, zeinaren izena ematen ez den. Haren ama israeldarra zen, Xelomit, Danen leinuko Dibriren alaba, eta aita egiptoarra, zeinaren izena ez dakigu. Xelomiten semeak beste israeldar bat madarikatu zuen, Jainkoaren izena erabiliz. Ondorioz, israeldarrek Moisesengana eraman zuten eta zaintzapean utzi zuten erabakia hartu arte. Lebitarrena liburuak dio Jainkoak Moisesi agindu ziola harrika hil behar zutela. Beraz, Xelomiten semea harrika hil zuten israeldarrek[3].

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilda Gafneyren Womanist Midrash: A Reintroduction to the Women of the Torah and the Throne liburuan aipatutako emakumeetako bat Xelomit da. Gafneyk Xelomiten istorioa emakumearen ikuspuntutik aurkezten du. Danen leinuko emakume, Lebitarrena liburuan izendatzen den emakume bakarra, ama eta balizko biktima gisa deskribatzen du. Interpretazio honek Xelomit Ameriketako Estatu Batuetako gutxiengo etnikoetako emakumeekin lotzera eramaten du Gafney, batez ere justizia penalaren sisteman dauden seme-alaben amekin[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Frymer-Kensky, Tikva. «Shelomith 1: Bible» The Shalvi/Hyman Encyclopedia of Jewish Women (Noiz kontsultatua: 2023-11-28).
  2. Lb 24:10-23
  3. (Ingelesez) Milgram, Jacob. (2007). Leviticus 23-27: Anchor Yale Bible Commentary [AYBC]. Yale University Press, 2140 or..
  4. (Ingelesez) Gafney, Wilda. (2017). Womanist Midrash A Reintroduction To The Women of the Torah and the Throne. Louisville: Westminster John Knox Press, 127 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]