Xiri Andonegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xiri Andonegi
Bizitza
JaiotzaMutriku, 1955
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2011ko urtarrilaren 19a (55/56 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta margolaria

Xiri Andonegi Egurbide (Mutriku,19552011ko urtarrilaren 19a) mutrikuar eskultore eta pintorea izan zen.

Elgoibarko Goiti y Estarta eta Ezenarro-Sigma fabriketan egin zuen lan. 1970. urtetik aurrera ekin zion bere ibilbide artistikoari Debako Arte Eskolan (1970-1973). 1996an Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean lizentziatu zen. Mutrikuko tailerrean garatu zuen sormen-jarduna.

Herriarentzako obra ugari burutu zituen. Haien artean, “Mari” “Urtzi Thor” “Sorgin” eta “Akerbeltz” erraldoiak eta “Oker” “Alper” “Txoro” eta “Txotxolo” buruhandiak.

Markina-Xemeingo elizaren aurrean dagoen eskultura, Juan Antonio Mogelen omenez egindakoa, berea da baita (1998. urtekoa). Xiriren harrizko hizkiek Mogelen testu ezagun bat betikotu zuten bertan: «Gurago dau otsuak/ Baso bizitzia iatekua/ Nekez billatu biarra/ Etxe-txakur katiaz/ Lotubaren eregu ta/ Ogi biguna baino».

Ezaguna da baita Mutrikun, artistak Atxukalen egindako lana, ingurua artelan bihurtzeko helburuarekin egindakoa. Bere hitzetan, «jendea elkarrekin egoteko» pentsatua eta egina. Gaur egun "Xiri gunea" izenarekin ezagutzen da leku hori.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]