Xirika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirika: gazteon gazeta
Motagazteen astekaria (2008) arte. Egun Internet gazteen albistekaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaSenpere, (Lapurdi)
Koloreakoloretan
ArgitaletxeaZezengorri SARL
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaostegunero
Historia
ErredaktoreakAmets Arzallus, Yves Machicote, Garikoitz Mujika, Goizeder Taberna
Identifikadoreak
ISSN1765-4831

Xirika Euskal Herriko euskarazko gazte aldizkaria izan zen. 2004an sortu eta lau urte barru desagertu egin zen. Bere egoitza Senperen (Lapurdi) kokatuta zegoen.

Hasieran, Xirika paper formatoko aldizkaria zen, Euskal Herriko liburudendetan saldu nahiz harpidedunen artean banatzen zena. Horren zati bat Gara egunkariarekin banatzen zen ostegunetan. Ondoren, aldizkaria eraberritu zen eta hiru euskarritan banatzen hasi zen: Xirika FZ, Gara egunkariarekin batera ostegunetan banatzen zena, paper formatoan; Xirika KZ eta Xirika MSKL, hilabetekaria, aldizkari formatokoa, harpidedunek jasotzen zutena; eta Xirika.info, Interneteko edizioa.

2008ko ekainean bere azken zenbakia kaleratu zuen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bide bat itxi, berriak irekitzeko Xirika.info, 2008ko ekainaren 30a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]