Yang Kyoungjong

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yang Kyoungjong
Yang Kyoungjong.jpg
Bizitza
JaiotzaSinuiju (en) Itzuli1920ko martxoaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Japoniar Inperioa
BizilekuaIllinois
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Normandia
Korea
Talde etnikoakorearra
Lehen hizkuntzakoreera
HeriotzaIllinois1992ko apirilaren 7a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraJaponiako Armada Inperiala
Armada Gorria
Heer
Ostlegionen (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Battles of Khalkhin Gol (en) Itzuli
Third Battle of Kharkov (en) Itzuli
Normandiako Lehorreratzea
Overlord operazioa

Find a Grave: 104354380 Edit the value on Wikidata

Yang Kyoungjong (koreeraz: 양경종 (1920ko martxoaren 3a - 1992ko apirilaren 7a) Koreako soldadu bat izan zen. Japoniako Armada Inperiala, Sobietar Armada Gorrian eta Alemania Naziko Wehrmachtean borrokatu zuen Bigarren Mundu Gerran.

1938an, 18 urte zituela, Yang Mantxurian zegoen eta Japoniako Armada Inperialak Kwantung Armadan sartu zuen Sobietar Batasunaren aurka borrokatzeko. Garai horretan Korea Japoniaren menpe zegoen. Khalkin Goleko guduetan Armada Gorriak preso hartu eta lan-esparru batera bidali zuen. Sobietarrek, hala ere, soldadu eskasia zuten Nazien aurka borrokatzeko eta 1942an Armada Gorriaren parte izateko presioa jazo zuen, beste preso batzuekin batera, Europako Ekialdeko Frontera bidali zuten.

1943an Wehrmachteko soldaduek atxilotu zuten Ukrainan, Kharkoveko Hirugarren guduan, eta Alemaniaren alde borrokatzera behartu zuten. Yank Frantzia Okupatura bidali zuten sobietar guda presoen gudaroste batean, Ostlegionen izenekoa. Normandian borrokatu zuen, Cotentin penintsulan, Utah hondartzatik gertu. D-Egunaren sotean Yank Ameriketako Estatu Batuetako paraxutista konpainiak atxilotu zuen, 1944ko ekainean. Amerikarrek Alemaniako uniformea zeraman japoniar bat zela uste zuten.

Britainia Handira bidali zuten preso, eta hortik atxiloketa esparru batera Ameriketako Estatu Batuetan. Askatu zutenean, gerra bukatuta, Illinoisera joan zen bizitzera eta han hil zen 1992an.