Yasukuni santutegia
| Yasukuni santutegia | |
|---|---|
| 靖国神社 | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Metropolitar prefektura | |
| Special ward of Japan | Chiyoda |
| Chōchō | Kudankita |
| Koordenatuak | 35°41′38″N 139°44′34″E / 35.693958°N 139.742692°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Q17208957 | |
| Komisarioa | Ōmura Masujirō (en) |
| Erlijioa | State Shinto (en) |
| Izena | eirei (en) Class A war criminal (en) |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | Itō Heizaemon IX (en) |
| Estiloa | Shinmei-zukuri (en) |
| Kontaktua | |
| Helbidea | 東京都千代田区九段北3-1-1 |
| Webgune ofiziala | |
Yasukuni santutegia (japonieraz: 靖国神社, Hepburn: Yasukuni Jinja) Tokioko santutegi sintoista bat da, Chiyoda auzoan kokaturik dagoena. Japoniaren alde bizitza eman dutenei dedikaturiko tenplua da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meiji enperadoreak agindu zuen 1869an santutegia eraikitzea, hasiera batean Tōkyō Shōkonsha (japonieraz: 東京招魂社) izenarekin, "arimak deitzeko tokia", alegia. Boshin Gerrari ondorioz Tokio eskuratu zuen hurrengo urtean eraiki zuen gerra hartan hildako soldadoen omenez. 1879an egungo Yasukuni Jinja izena eman zitzaion, "Nazioa baketzen" esan nahi du.
1887an militarren eskuetan geratu zen eta haiek 1930eko hamarkadan beren tenplu nagusietakoa bihurtu zuten. Gazeta ofizialak argitaratzen zituen bertan hilobiratzen zirenak eta heroi gisa tratatuak izaten ziren. 1944an ohitura hori baztertzea erabaki zen. 1945ean AEBko okupazio agintariek Estatua eta sintoismoa banatzea eskatu zuten eta santutegia eraitsi eta txakur-lasterketa estadio bat altxatzea ere proposatu zen. Azkenean, ez zen horrelakorik bete eta 1946tik aurrera Japoniako erlijio elkartearen santutegia da eta 1975etik aurrera ez da Japongo enperadorerik bertan izan.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]6'25 hektareako lurraldea hartzen du. Hainbat eraikin aipagarri ditu:
- Haiden: Errezurako eraikin nagusia da. 1901ean eraiki zen Irimoya-zukuri, Hirairi eta Doubanbuki estiloetan.
- Honden: Kami sakratuen eraikina da. 1872an eraiki zen.
- Sanshuden: Bilera aretoa da.
- Tochakuden: Harrera aretoa da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Haiden eraikina.
-
Honden eraikina.
-
Torii atea.
-
Nogakudo kapera.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) (Ingelesez) Webgune ofiziala
