Phil Lynott

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
'
Thin lizzy 22041980 01 400.jpg
Phil Lynott musikariaren irudia, Oslo, Norvegia, 1980ko apirilaren 22a.
Datu pertsonalak
Izen osoa Philip Parris Lynott
Ezizena Phil
Jaio 1949ko abuztuaren 20a
(36 urte)
Ingalaterra Bronwich, Mendebaldeko Midlands (Ingalaterra)
Hil 1986ko urtarrilaren 4a
Ingalaterra Salisbury, Wiltshire (Ingalaterra)
Bikotekidea(k) Caroline Crowther


Philip Parris "Phil" Lynott (Bronwich, 1949ko abuztuaren 20a - Salisbury, 1986ko urtarrilaren 4a) irlandar abeslari, musikari eta konposatzailea izan zen. Batez ere Thin Lizzy irlandar rock musika taldearen taldeburua eta sortzaileetako bat izateagatik ospetsua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingalaterrako Bronwich hirian jaio zen. Aita brasildarra zuen, aldiz bere ama, Philomena Lynot, irlandara zen, azken honen abizena bereganatu zuelarik. Bera jaio eta hiru astetara aitak ama laga zuenez, amak Ingalaterra utzi eta bere jaioterria zen Irlandara itzuli zen. Aipagarria da Philek bere aita 1970eko hamarkadaren amaierarte ez zuela ezagutu. Lynott gazteak bere lehenbiziko urteak Manchester hiriko Moss Side auzoan igaro zituen, gerora Dublingo Crumlin auzoan bere amonaren etxebizitan bizitzen jarri zelarik.

1960ko hamarkadan The Black Eagles taldean jotzen hasi zen. Ondoren, Brian Downey ezagutu eta berarekin batera 1969an Thin Lizzy taldea sortu zuen. Phil Lynott taldeko baxu-jotzaile, abeslari, konposatzaile eta taldeburua bilakatu zen.

Nahiz eta Thin Lizzy taldearekin mundu mailan arrakasta handia bereganatu izan, 1980an bakarkako ibilbideari ekin zion. Bestalde, urte hortan bertan, Caroline Crowther-ekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Sarah eta Cathleen.

Azkenik, 1983an Thin Lizzy taldea desegin egin zen. Halere, bere bakarko lanarekin batera, gerora, bere taldeki ohiekin noizbehinkako musika emanaldiak eskeini ohi zituen.

Bere azken egunak alkohola eta drogen eraginpean igaro zituen. 1985eko abenduaren 25eko gauan heroina sobredosi baten ondorioz ospitalera eraman beharra izan zuten. Azkenik, 1986ko urtarrilaren 6an, 36 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz zendu zelarik.

2005. urtean Dublin hiriko Harry Street kalean, bere omenezko brontzezko estatua bat jendaurrean aurkeztu zen. Ekitaldi honetara bere ama eta taldekideak bertaratu ziren. Thin Lizzy taldeko bere taldeki ohiek bere omenez zuzeneko emanaldi bat eskeini zutelarik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Phil Lynott Aldatu lotura Wikidatan