Young Sherlock Holmes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Young Sherlock Holmes
Filma
Jatorrizko izena Young Sherlock Holmes
Urtea 1985
Generoa teen filma
Misteriozko zinema
Gabonetako filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Londres
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Barry Levinson
Gidoigilea(k) Chris Columbus
Antzezlea(k)
Nicholas Rowe (Sherlock Holmes)
Alan Cox
Anthony Higgins
Sophie Ward
Roger Ashton-Griffiths
Freddie Jones
Nigel Stock
Brian Oulton
Susan Fleetwood
Matthew Ryan
Patrick Newell
Vivienne Chandler
Walter Sparrow
Nadim Sawalha
Michael Hordern














Ekoizpena
Ekoizlea Mark Johnson
Henry Winkler

Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa Stu Linder
Ekoizpen-diseinatzailea Norman Reynolds
Bestelako lanak
Musikagilea Bruce Broughton
Argazki-zuzendaria Stephen Goldblatt
Sariak
Kanpo loturak

Young Sherlock Holmes (euskaraz "Sherlock Holmes Gaztea") Barry Levinson estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Filma honetako ekoizleetako bat Steven Spielberg izan zen. Bertan, Arthur Conan Doyle eskoziar idazlearen lumak sortutako Sherlock Holmes literatur pertsonaia ospetsuaren gaztaroa eta bere lehenbiziko abentura agertzen da, bai eta gerora bere izaeran eragin izango duten gertakizunak eta bere helduaroko abenturetan ohikoak izango diren hainbat pertsonaia ere, tartean Watson doktorea, Lestrade inspektorea eta Moriarty irakaslea.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1870an Londres hiriko Brompton Academy sonako unibertsitatean, Sherlock Holmes gazteak (Nicholas Rowe) aurrerantzean bere adiskide min izango den Watson doktorea (Alan Cox) ezagutuko du.

Une berean, hiriko hainbat pertsona entzutetsu pozoidun gezitxoak jaurtikitzen dituen kapusaidun misteriotsu baten erasoak jasaten ari dira, pozoi horren eraginez beren buruaz beste egiten dutelarik. Holmesek suizidio horiek kasualitate hutsa ez direnaren susmoa du, bai aldiz, aurretik prestatutako hilketak, baina Scotland Yardeko Lestrade inspektoreak heriotz horien artean harremanik ez dagoela dio. Bienbitartean, Holmes bere tutorea Rupert T. Waxflatters-en (Nigels Stock) iloba den Elizabeth (Sophie Ward) neska ederraz maiteminduko da.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]