Rubius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rubius
Bizitza
Jaiotza Mijas1990eko otsailaren  13a (29 urte)
Herrialdea  Espainia
 Norvegia
Bizilekua Madril
Lehen hizkuntza gaztelania
norvegiera
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
norvegiera
Jarduerak
Jarduerak youtuberra eta idazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k) elrubiusOMG
IMDb nm8070991
www.elrubius.com/

Rubén Doblas Gundersen, ezagunagoa El Rubius edo Rubius ezizenez (Mijas, Espainia, 1990eko otsailaren 13a) youtuber espainiarra da. 2017ko apirileko datuen arabera, YouTuben 24 milioi harpidedun, Twitterren 8,67 milioi jarraitzaile, eta Facebooken 7 milioi jarraitzailetik gora ditu. Hortaz, Espainiako youtuberrik jarraituena da, gaztelaniadunen artean bigarrena mundu-mailan, eta hirugarrena[Oharra 1] munduko youtuber guztiak kontuan hartuz gero.[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama norvegiarra du, eta aita espainiarra.[3][4] Gurasoak banandu zirenean ama Norvegiara joan zen lanera, eta Rubiusek harekin joan zen hara. Norvegian zegoela, Interneten bidez MangelRogel goitizeneko Espainiako lagun batekin harreman estua mantendu zuen. 2012an elkar ikusi zuten lehenengo aldiz Madrilen eta urtebetez elkarrekin bizi ziren.

Espainian behin-betiko ezarri zenean 3Dko animazio eta modelatzea ikastea erabaki zuen.[5] Rubiusek 2006an igo zuen bere lehengo bideoa Youtubera, baina ez zuen jardun osoa youtuber izatera emateko erabakia hartu 2011. urtera arte.[6]

2014. urtean Santiago Segurak ekoiztutako Torrente 5 filmean agerpen labur bat egin zuen.

2015. urtean bere lehenengo elkarrizketa onartu zuen telebistan, konkretuki Risto Mejidek aurkeztutako Antena 3 kateko Al rincón de pensar saioarentzat. Horretan, bere jarraitzaileetako batzuek bere helbidea lortu zutela eta ate ondoan kanpatu zutela kontatu zuen. Jazarpen honen ondorioz ia urtebetez etxetik atera gabe egon zela aitortu zuen. Azken hau esan eta gero negarrez hasi zen. Irudi honek ohiartzun handia izan zuen sare sozialetan; batzuek bere personaiaren estrategia ikusi zuten eta beste batzuek Rubiusen egoera ulertu zuten, youtuber profesionalen inguruko iritzia aldatuz.

YouTube kanala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

El Rubiusek bi kanal dauzka, bata elrubius izenekoa eta bestea elrubiusOMG. Lehenengoa 2006ko apirilaren 3an sortu zen kanalean agertzen diren datuen arabera, bigarrena 2011ko abenduaren 19an sortu zen eta gaur egun erabiltzen duen bakarra da.

Igotzen dituen bideo gehienak gameplay motatakoak dira, hau da, bideo-joko bat jokatzen ari duen bitartean gertatzen dena komentatzen du. Baina, hauez gain, beste moduko bideoak ere igotzen ditu bere kanalera: bideoblogak, zuzenekoak, bere jarraitzaileek egindako galderei erantzunak, esketxak, edota interneten hedatutako erronkak ere bai, hori bai, bereizten duen umorearekin.

Bere kanala ospetsuago bilakatzen hasi zen 2012tik aurrera, Chatroulette izeneko web-orrian parte hartzen zueneko bideoak igotzen hasi zenean. 2012ko azaroan Espainiako kanalik jarraituena izatea lortu zuen, Willyrex youtuberra gainditu zuenean. 2013ko otsailean milioi bat harpidedunetara heldu zen, eta 2015eko otsailean 10 milioietara heltzen den Espainiako lehenengo kanala bilakatu zen.[7]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orain arte arte, El Rubiusek bi argitalpen izan ditu.

Lehena, El libro troll tituluduna (euskaraz, Troll liburua), 2014an argitaratutako liburu interaktiboa da. Hainbat erronka proposatzen dira, irakurleek bete behar dituztenak. Liburu hau Espainiako libururik salduena izan zen 8 astetan zehar.[8]

Bigarrena, 2015eko irailean kaleratutako komiki bat da, El Rubius: Virtual Hero tituluduna. Honetan, Rubiusek errealitate birtualaren munduan sartzen da, eta bertan, adiskide batzuen laguntzarekin, abenturak bizi eta oztopoak gainditu behar ditu.[9] 2016ko ekainean azken honen bigarren atala argitaratu zuen, Virtual Hero II: La torre imposible (euskaraz: Virtual Hero II: ezinezko dorrea) tituluduna. 2017ko apirilean sagaren hirugarren eta azken atala argitaratu zuen, Virtual Hero III: La máscara del Troll (euskaraz: Virtual Hero III: Trollaren maskara)

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. YouTube plataformak eta VEVO-k kudeatutako kanalak ez dira kontuan hartzen

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]