Yume (1990eko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Yume (1990eko filma)
Filma
Jatorrizko izena
Urtea 1990
Generoa fantasiazko filma
Herrialdea Japonia
Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza japoniera
Iraupena 119 minutu
Kolorea koloretakoa
Narratibaren kokalekua Japonia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Akira Kurosawa
Ishirō Honda Itzuli

[[Kategoria:Ishirō Hondak Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k) Akira Kurosawa
Antzezlea(k)
Akira Terao
Martin Scorsese
Chishū Ryū
Mieko Harada
Noriko Honma
Mitsuko Baishō
Toshie Negishi
Hisashi Igawa
Chosuke Ikariya


[[Kategoria:Chishū Ryūek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Noriko Honmak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Mitsuko Baishōek Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Chosuke Ikariyak Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Steven Spielberg
Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Ekoizle eragilea Steven Spielberg
Ekoizpen-diseinatzailea Yoshirō Muraki Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Shin’ichirō Ikebe Itzuli
Argazki-zuzendaria Takao Saito Itzuli
Masaharu Ueda Itzuli
Jantzi-diseinatzailea Emi Wada Itzuli
Kanpo loturak

Yume, japonieraz: '夢', ingelesez Akira Kurosawa's Dreams (euskaraz Ametsak edo Akira Kurosawaren Ametsak) 1990eko Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako errealismo magikozko film bat da. Akira Terao, Martin Scorsese, Chishū Ryū, Mieko Harada eta Mitsuko Baisho aktoreek antzeztu zuten.

45 urtetan Kurosawak gidoia idatzi zuen film bakarra izan zen, eta Ran filma egin eta bost urtera filmatu zen, George Lucas, Francis Ford Coppola eta Steven Spielberg zuzendarien laguntzaz eta Warner Bros. estatubatuar ekoiztetxearen babes ekonomikoaz.

Filma zortzi atal edo laburmetraiez osatua dago eta jorratzen dituzten gai nagusiak honakoak dira: haurtzaroa, espiritualitatea, artea, heriotza, hondamendi unibertsalak eta gizakien akatsak munduarekiko; atal guztiek alde literal bat eta alde metaforiko bat erakusten dute.

1990eko Cannesko Zinemaldian lehiaketaz kanpo proiektatu zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ametsak agertzen dira, bata bestearengandik bananduak, independienteak, baina desio, beldur eta oroiminen bidez elkarri lotuak. Haurtzarotik zahartzarora doan Ni-ren istorioak gizakiak mundua, artea, espiritualitatea, eta heriotzarekin dituen harremanak azaltzeko balio du. Zortzi kontakizunek (Kurosawaren ametsetatik atereak) Japoniak mende luze batez jasandako aldaketak islatzen dituzte.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eguzki argia euri artean
  2. Okarondo ortua eta panpinaren festa
  3. Elur ekaitza
  4. Tunela
  5. Beleak
  6. Fuji mendia gorriz
  7. Deabru negartia
  8. Ur erroten herria

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yume (1990eko filma)