Yves Allégret

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Yves Allégret
Bizitza
Izen osoa Yves Édouard Allégret
Jaiotza Asnières-sur-Seine1907ko urriaren 13a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1987ko urtarrilaren 31 (79 urte)
Hobiratze lekua Jouars-Pontchartrain
Familia
Ezkontidea(k) Simone Signoret  (1944 -  1949)
Michèle Cordoue  (1951 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea zinema zuzendaria eta gidoilaria
IMDb nm0001905

Yves Allégret (Asnières-sur-Seine, 1907ko urriaren 13a - Paris, 1987ko urtarrilaren 31) frantses zinemagilea izan zen.

1930eko hamarkadan harremana izan zuen ezkerreko giro intelektualarekin, eta garai hartan hasi zen zinema-munduan lantxoak egiten, garai hartako zinemagile garrantzitsuenetako batzuen laguntzaile izatera iritsi zen arte (Cavalcanti, Renoir eta Féjosena, besteak beste). Hasierako film gehienak, era bateko eta besteko arazoak zirela-eta, ez ziren amaitu edota galdu egin dira. Simone Signoret antzezlearekin ezkondu zen, eta elkarrekin egin zituzten zenbait film; haien artean nabarmentzekoa da Dedé de Amberes (1948). Bere karrera osoan zehar, bi joera kontrajarri izan zituen: batetik, historia ongi zehaztuak aktore-zuzendaritza on batekin, eta bestetik, lan komertzialagoak. Lehen joerakoa da Harroak (1953), eta bigarrenekoa, berriz, Oasia (1955), Frantzian egin zen zinemaskopeko lehen filma. Cathérine Allégret antzezlearen aita zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]