Yves Allégret
Yves Allégret | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Yves Édouard Allégret |
Jaiotza | Asnières-sur-Seine, 1905eko urriaren 13a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Jouars-Pontchartrain, 1987ko urtarrilaren 31 (81 urte) |
Hobiratze lekua | Jouars-Pontchartrain |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Simone Signoret (1948 - 1951) Michèle Cordoue (1951 - 1987) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Frantzia |
Lan nabarmenak | ikusi
|
|
Yves Allégret (Asnières-sur-Seine, 1907ko urriaren 13a - Paris, 1987ko urtarrilaren 31) frantses zinemagilea izan zen.
1930eko hamarkadan harremana izan zuen ezkerreko giro intelektualarekin, eta garai hartan hasi zen zinema-munduan lantxoak egiten, garai hartako zinemagile garrantzitsuenetako batzuen laguntzaile izatera iritsi zen arte (Cavalcanti, Renoir eta Féjosena, besteak beste). Hasierako film gehienak, era bateko eta besteko arazoak zirela-eta, ez ziren amaitu edota galdu egin dira. Simone Signoret antzezlearekin ezkondu zen, eta elkarrekin egin zituzten zenbait film; haien artean nabarmentzekoa da Dedé de Amberes (1948). Bere karrera osoan zehar, bi joera kontrajarri izan zituen: batetik, historia ongi zehaztuak aktore-zuzendaritza on batekin, eta bestetik, lan komertzialagoak. Lehen joerakoa da Harroak (1953), eta bigarrenekoa, berriz, Oasia (1955), Frantzian egin zen zinemaskopeko lehen filma. Cathérine Allégret antzezlearen aita zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.