Zabala Enea etxea
Zabala Enea etxea | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Lezo |
Koordenatuak | 43°19′16″N 1°53′55″W / 43.32112°N 1.89853°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea - |
Arkitektura | |
Estiloa | Barrokoa pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 6 |
Zabala enea etxea Lezon dagoen XVII. mendeko eraikina da, Gurutze Santuaren plazako 2. zenbakian kokatzen dena. Paskual enearekin batera plazako frontea osatzen dute, bien erdian Ramon Cortazar arkitektoak XX. mendean eraikitako alondegia dutela[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxeak oinplano angeluzuzena du eta estalkia bi isurietara, fatxadarekiko paraleloak. Harlangaitzezko mehelinak ditu eta zurezko zeharkako habeak, 6,5 m inguruko argi librearekin.
Eraikin exentu honetara harmailadi baten bidez iristen da. Fatxada nagusia harlanduzkoa da eta haren gaineko zurezko hegala tailatua dago. Bigarren solairuan XVIII. mendeko armarria dago Soy de Zavala (euskaraz: «Zabalarena naiz») esaldiarekin. Aurrealdean bi sarbide ditu eta eskubikoan IHS letrak eta ezkerrekoan gurutze bat dituzte grabatuak. Fatxada nagusia da jatorrizkoa den bakarra[2].
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[3].
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Atearen gaineko grabatua
-
Eskubiko sarbidearen gaineko gurutze grabatua
-
Armarrian "Soy de Zavala" jartzen du
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Lezo: ondarea eta hiri garapena. Lezoko historia urratsez urrats 5» Issuu (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
- ↑ Lezoko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plana. .
- ↑ «Zabala Enea etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |