Zam Wesell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zam Wessell» orritik birbideratua)
Zam Wesell
Star Warsen unibertso hedatua eta Star Warsen unibertsoa
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
HeriotzaCoruscant
HiltzaileaJango Fett
Sexuaemakumezkoa
Jarduerasari-ehiztaria

Zam Wesell Star Wars filme saileko pertsonaia bat da.

Clawdite (forma aldatzaileak) klaseko saribilatzailea da. Coruscanten eman zuen denbora gehienean emakume forma erabili zuen, baina, izatez, azal gris eta begi handiko izaki bat da. Jango Fettek kontratatu zuen Wesell Padmé Amidala senataria hil zezan.

Padmé Amidala hiltzen saiatu zen lehen aldian huts egin zuen senatariaren ontzian eztandagaiak jarri zituenean. Bigarrenean ere huts egin zuen, bere barnean kouhun pozoitsu batzuk zeramatzan ASN-121 androide bat bidali zuenean. Anakin Skywalkerrek eta Obi-Wan Kenobik heriotza ziur batetik salbatu zuten Amidala. Zam Wesellek ihes egin zuen eta jazarpen baten ondoren Coruscanteko gaueko klub baten ezkutatu zen. Bi jediek aurkitu eta kanpora atera zuten itaunketa egiteko, baina Jango Fettek azkon pozoitsu bat jaurti zion, clawditea akabatu zuena, bere benetako itxura agerian utziz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]