Quattrocento

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Quattrocentoa (italieraz laurehun) europar ingurune artistikoko arorik garrantzitsuenetariko bat da. XV. mendean barna garatu zen eta Pizkunde izenarekin ezaguna den mugimenduaren lehen fasea izan zen.

Birjina eta haurra, Domenico Venezianoren lana

Lehen Pizkundea, Pizkunde goiztiarra edota Pizkunde behera izenarekin ere ezaguna da eta Italian kokatzen da.

"Florentzia da iturria"[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medici familiaren dirua eta botereak (bildumagile eta mezenas familia ospetsua), pizkundea Florentzian garatzea ahalbidetu zuen.

  • Konstantinopolisen erorketaren ondoren, jakintsu eta artista bizantziarrek turkiarrengandik ihesi Italiara heldu ziren, Florentzia, Venezia eta beste hiri-estatuetan ezartzeko.
  • Erdi Aroan zehar italiar hiriguneek bildutako aberastasunak (Italiak Mediterraneoan merkataritzarako duen kokapen estrategikoagatik), diruaren eta informazio kulturalaren ugaritasuna ahalbidetu zuen. Ugaritasun horri esker arteen aldeko mugimendu bat sortu zen. Aita Santuak berberak Vatikanoko hiriaren edertzea finantziatu zuen.