Zeelanda Berriko geografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeelanda Berriaren orografia

Zeelanda Berriko geografia berezia da, bi uharte handiz eta hainbat txikiz osatua baitago, ur hemisferioaren erdian kokatua. Bi uharte handiak Ipar Uhartea (North Island edo Te-Ika-a-Maui) eta Hego Uhartea (South Island edo Te Wai Pounamu) dira. Estatuaren luze-zabal osoa 268.680 km2 da, Italia baino apur bat txikiagoa. Ardatz luzeena 1.600 km da ipar-hego eta kostak 15.134 km dira gutxi gorabehera.

Hego Uhartea lur gunea handiena da eta luzerako ardatzean Hego Alpeek erdibanatzen dute. Mendirik garaiena Aoraki/Mount Cook da (3.754 m). 18 mendi daude 3.000 m baino gehiago dutenak Hego Uhartean. Ipar Uhartea ez da hain menditsua, baina hainbat sumendi ditu. Mendi garaiena Ruapehu sumendi aktiboa da (2797 m)

Zeelanda Berria Zeelandiaren zatia da, %93a ur azpian dagoen kontinentea, alegia. Zeelandia Australiaren erdia da luze-zabalean ia. Itxuraz luze eta estua da, Zeelanda Berria bera bezala. Duela 25 milioi urte hasi ziren plaka tektonikoen mugimendu bortitzek banandu zuten.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klima epela du, oso gutxitan 0 °C azpitik edo 30 °C gainetik. Hala ere, baldintzak aldatu egiten dira Mendebaldeko Kostako hotz eta hezetik, Mackenzie Arroko lehor eta kontinentalera, Ipar Auckland penintsulako klima tropikalera iristeraino. Hiri nagusien artean Christchurch da lehorrena, 640 mm euri urtean jasoz. Auckland da hezeena, kopuru bikoitza jasoz.

Mendiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aoraki/Mount Cook da Zeelanda Berriko mendi garaiena

Mendirik garaiena Aoraki/Mount Cook da (3.754 m), Hego Uhartean kokatua.

Aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taupo aintzira (616 km2) herrialdeko handiena da eta Ipar Uhartean dago. Bestela, Te Anau aintzira (344 km2) Hego Uharteko zabalena da.

Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tongariro Parke Nazionala garrantzitsuena da eta Ipar Uhartean dago.

Beste batzuk: Westland, Mount Aspiring eta Aoraki/Mount Cook (Hego Uhartea) eta Rakiura (Stewart Uhartea).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]